Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal artzainek Oesteko arboletan utzitako marrazkien erakusketa Nevada Historical Society-n

Euskal artzainek Oesteko arboletan utzitako marrazkien erakusketa Nevada Historical Society-n

2012/02/09

Datorren apirilaren 7a arte dago zabalik Renon, Nevada Historical Society delakoan, "Basque Aspen Tree Art" erakusketa eta bertan ikusgai dira euskal artzainek estatu honetako zuhaitzetan, batez ere lertxunetan, utzi zituzten grabatuak. Erakusketaren oinarria dira Phillip eta Jean Earl senar-emazteek 1969az geroztik jaso dituzten irudiak eta grabatuen argizarizko kopiak. Earltarrek "Basque Aspen Art of Sierra Nevada" izeneko liburuan bildu dute euren ikerketaren emaitza. Erakusketa osatuz, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentruko hiru irakaslek gai honi buruzko hitzaldiak emango dituzte datozen asteetan.

Reno, AEB. Nevada Historical Society elkarteak datorren apirilaren 7a bitartean eskainiko du euskal artzainek estatu honetako zuhaitzetan egin zituzten grabatu edo lertxun-marrei buruzko erakusketa. Artzainek mendigoietara eraman behar izaten zituzten artaldeak larre bila, eta hilabete luzeak ematen zituzten han bakarrik. Bakardade gorri horretan eginiko marrazkiak bildu dituzte 1969az geroztik Phillip eta Jean Earl senar-emazteek eta zuhaitzetako marren argizarizko moldeak eginez gordetzen dituzte marrazkien kopiak. Horrelako 130tik gora bildu dituzte Earltarrek, eta horietako zenbait izango dira ikusgai erakusketan. Senar-emazteek  Basque Aspen Art of the Sierra Nevada izeneko liburuan bildu dute euren ikerketen emaitza.

Erakusketan ikus daitezkeen irudietan cowboys-ak, emakumeak, animaliak, datak... ageri dira; gizon haiek maite zituzten edo faltan somatzen zituzten gauzak, alegia. Marrazki hauek 1800 urtetik 60ko hamarkada bitartean egin ziren, baina egun desagertzeko arrisku larrian dira, zuhaitzak hiltzen eta desagertzen ari baitira. Earltarren lana AEBetako euskal kulturaren ondare historikoa gordertzeko pausu garrantzitsua izan da.

Erakusketaren osagarri, Nevada Historical Society-k gaiari buruzko hitzaldi batzuk eskainiko ditu. Hizlariak Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko irakasleak izango dira.

Erakusketari buruzko informazio gehiago, ingelesez, hemen.

Nevadako lertxun-marrei buruzko erakusketa multimedia bikaina, Nevada-Reno Unibertsitateko webgunean, hemen.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita