euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal artea gerlan: Duela 75 urte Eresoinkak bere europar birako azken saioa eskaini zuen Parisen

2014/05/26

Eresoinka taldeko partaideak, kantari eta dantzariak, Parisen 1939ko maiatzaren 26ko gala amaiera izango zuen birako protagonista izan ziren, hiru mila ikusleren aurrean
Eresoinka taldeko partaideak, kantari eta dantzariak, Parisen 1939ko maiatzaren 26ko gala amaiera izango zuen birako protagonista izan ziren, hiru mila ikusleren aurrean

PUBLIZITATEA

Gaur betetzen dira 75 urte, Pariseko Chaillot Antzokian egindako gala batek Euskal Herriaren arima, bere kultura, Europan zehar ezagutzera emateko europar bira bati amaiera jarri ziola. Ekitaldi harek Santanderren hasia zen giza- eta arte-alorreko abenturaren apoteosia izan zen. 1937ko abuztuaren 19an, guztiak galdua zirudienean, Agirre lehendakariak borrokari tresna baketsuez eman behar zitzaiola segida pentsatu zuen. Gabriel Olaizolari deitu eta bakearen kultur enbaxadari misioa egotzi zion, faxismoaren oldarraldia bizi zuen Europa batean. Honela sortu zen Eresoinka.

Bilbo, Bizkaia. 1939ko maiatzaren 26an eskaini zuen Eresoinkak bere azkeneko emanaldia agertoki paristar batean, Chaillot Antzokian, Elai-Alaiko harrak lagun. François Mauriac buru izan zuen saioak, Jose Antonio Agirre lehendakaria ere bertan, EHLNLen (Euskal Herriaren Lagunen Nazioarteko Liga) aurkezpen asteko gailurra izan zen. 'Euskal margolaritzaren 50 urte' erakusketa izan zuen osagarri --Faubourg Saint-Honoré kaleko galeria batean maiatzaren 22tik ekainaren 10era egon zen ikusgai-- eta baita pilota partida handiak ere, maiatzaren 28an Pariseko pilotalekuan emanak.

Honela hasten da iragan asteburuan, Eresoinkaren azken kontzertu paristar haren 75 urtean bete direla-eta Philippe Regnier irakasleak sinatu duen erreportaia. Lana gaztelaniaz emana da argitara eta hemen topatuko duzu bere bertsio originalean irakurtzeko interesa izatekotan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia