euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal antzerkia, dantza eta musika Mexikon ikusgai DFko Arte Eszenikoen III Erakustaldian

2008/11/25

Euskal Plataforma Eszenikoaren afitxa
Euskal Plataforma Eszenikoaren afitxa

PUBLIZITATEA

Gaurtik hasi eta azaroaren 30a bitartean lau euskal ikuskizun izango dira ikusgai Mexiko hiriburuan, Arte Eszenikoen III. Erakustaldiaren barruan: 'Latidos' (Kukai-Logela taldearena), 'Hnuy Illa' (Kukai-Tanttaka); 'El florido pensil' antzezlana (Tanttaka) eta Kepa Junkeraren azken musika ikuskizuna. Euskal enbaxada hau Euskal Plataforma Eszenikoa deritzon ekimenarekin dator Mexikora eta euskal arte industriarentzat merkatu berriak irekitzea du helburu. Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Ordezkaritzak sarrera kopuru mugatu bat ipini du eskuragai debalde, bertaratzeko interesa daukatenentzat.

Mexiko DF, Mexiko. Mexikar hiriburua euskal dantza, antzerki eta musikaren erakuslehio izango da gaurtik hasi eta hilaren 30a bitartean, Euskal Plataforma Eszenikoari esker. Ekimen honen bidez, lau euskal ikuskizun izango dira ikusgai Mexikoko Arte Eszenikoen III. Erakustaldian: bi dantza ikuskizun, 'Taupadak', Kukai-Logelarena, eta 'Hnuy Illa', Kukai-Tanttakarena; 'El florido pensil' antzezlana, Tanttakarena; eta Kepa Junkeraren azken ikuskizuna.

Euskal artisten erakustaldiez gain, astean zehar mintzaldiak, ikastaroak eta showcase erako emankizunak eskainiko dituzte. Ekitaldi hauen guztien helburua Ameriketako programatzaile, antolatzaile eta sortzaileen artean euskal artearen azken ekoizpenak ezagutzera ematea da.

Mexikoko euskal komunitateak ikuskizun hauetaz gozatzeko aparteko aukera izango du astean zehar, izan ere Euskadiko Ordezkaritzak 130 sarrera oparituko ditu, hala eskatu eta bere egoitzara [Horacio 1213, Colonia Polanco 11570, DF, tel: 52 55 5254 1552] doazenen artean. Sarrerak honako aurkezpenetarako dira:

-26 sarrera 'Hnuy Illa' (Dantza) ikuskizunerako (Teatro de la ciudad de México, azaroaren 25ean, 20:30).

-26 sarrera 'Hnuy Illa' (Dantza) ikuskizunerako (Teatro de la ciudad de México, azaroaren 26a, 20:30).

-26 sarrera 'El Florido Pensil' antzezlanerako (Teatro de la Ciudad de México, azaroaren 27a, 20:30).

-26 sarrera 'El Florido Pensil' antzezlanerako (Teatro de la Ciudad de México, azaroaren 28a, 20:30).

-26 sarrera Kepa Junkeraren kontzerturako (Teatro de la Ciudad de México, azaroaren 29a, 20:00).

 

Egitaraua:

 Antzerkia mexikon

 

Lotura interesgariak

Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico webgune eta foroa
www.vascosmexico.com

 




« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia