Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiren Ordezkariak Argentina, Txile eta Kolonbian Legebiltzarrean bihar, saretik zuzenean emana

Euskadiren Ordezkariak Argentina, Txile eta Kolonbian Legebiltzarrean bihar, saretik zuzenean emana

2012/06/04

Jaurlaritzak Ameriketan dituen Euskadiren hiru Ordezkariak, esan nahi baita Ana Urchueguia (Txile eta Peru), Elvira Kortajarena (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) eta Iñaki Martinez (Kolonbia, Venezuela eta Ertamerika) Legebiltzarrera deituak daude bihar goizean, hurrenez hurren Txileko Santiago, Buenos Aires eta Bogotan egoitza duten euren Ordezkaritzen jardunaren berri eman dezaten Legebiltzarreko Europako Gaiuetarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean. Saioa zuzenean segitu ahal izango da goizeko hamarretatik aurrera internetez Irekiaren eta Legebiltzarraren webguneen bidez.

Vitoria-Gasteiz. Goizeko hamarretatik aurrera, hurrenkera honetan, Iñaki Martinez Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Ordezkaria mintzatuko da; ordubete beranduago, hamaiketan, Txile eta Perurako Ordezkaria den Ana Urchueguiaren txanda izango da; eta hamabietan, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Ordezkari Elvira Kortajarenarena.

Bilera Andoni Ortuzar legebiltzarkide jeltzaleak egindako eskaerari erantzunez gauzatuko da

-Ikus deialdia hemen
-Ikus Ortuzarren eskabidea hemen

-Legebiltzarraren webgunea, batzordea segitzeko, hemen
-Zuzeneko emisioak, hemen

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita