Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiren Kolonbiako ordezkaria, Iñaki Martinez, Antioquiako Luis Ramos gobernadorearekin bildu da

Euskadiren Kolonbiako ordezkaria, Iñaki Martinez, Antioquiako Luis Ramos gobernadorearekin bildu da

2010/06/28

Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkaria, Iñaki Martinez, Antioquia departamendu kolonbiarreko gobernadore Luis Alfredo Ramosekin eta Nekazaritza idazkari Edgar Arrublarekin bildu zen joan den astelehenean, ekainaren 21ean, Medellinen, ikuspuntuak trukatzea eta Euskadiko eta Kolonbiako eskualde horretako enpresek gara ditzaketen ekimen posibleak aipatzea helburu zuen elkarretaratzean; zehatzago esateko, itsasoarekin eta arrantza munduarekin zerikusia zeukaten gaiak aipatu zituen, hain zuzen.

Bogotá, Kolonbia. Euskadiren bertako ordezkaritzak zabaldutako ohar batean azaltzen duenez, bisitaren baitan ikerlan bat aurkeztu zion Martinez euskal ordezkariak Ramos gobernadoreari, osorik Euskal Herriko enpresa untzigile batzuek egina, Urabá Golkoan arrantza untzidi bat garatzeko. Bertan aipatzen direnak "interes handikoa izan daiteke arrantza aldetik aberastasun handikoa den eta aldi berean garapen behar handia duen Kolonbiako eskualde honentzat", Jaurlaritzaren ordezkariaren esanetan.

Egiketakotan, proiektuak 25 arrantza untzi egitea esan nahi izango luke, 150 lanpostu zuzen sortzea, eta beste 600 zeharkakoak. Euskal aldearen esanetan, Antioquiako buruzagiek interes handiz jaso zuten ikerlana. Izan ere, Corporación Andina de Fomento (CAF) delako organu multilateralari --Espainia eta Kolonbia bertako parte dira-- pasatzeko beharra ikusi zen, amaitzen da oharra.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita