euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko elizbarrutietako artxiboen digitalizazioaz ariko dira Bilbon azaroan 'Artxiboak guztiontzat' jardunaldietan

2007/08/06

Balendin Berriotxoaren jaiotze agiria, Elorrio, 15-02-1827 (argazkia AHEB)
Balendin Berriotxoaren jaiotze agiria, Elorrio, 15-02-1827 (argazkia AHEB)

PUBLIZITATEA

Bilbao, Donostia eta Gasteizko elizbarrutietako artxiboek eta Irargik (Euskadiko Ondare Dokumentalerako Zentroa) antolaturik, 2007.eko azaroaren 8 eta 9an 'Artxiboak guztientzat' izenburudun jardunaldiak egingo dituzte Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan 2000 urtean hasi zen elizbarrutietako artxiboen digitalizazio eta sareratze prozesua aztertuko dute. Elena Cortazarrek, Bilboko Elizbarrutiko artxiboko teknikariak BasqueHeritage.com-i azaldu dionez, diasporatik kontsulta eta dokumentazio eskari asko jasotzen dituzte. Jardunaldietan izena emateko epea urriaren 30a bitartean egongo da irekita.
Bilbo, Donostia eta Gazteizko Elizbarrutietako artibategiek eta Irargik antolatu dituzte jardunaldiok. Helburua 2000 urteaz geroztik egindako elizbarrutietako artxiboen digitalizazio prozesua ezagutzera eman eta ekimenaren etorkizunaren inguruko hausnarketa egitea izango da, antolatzaileek azaldu dutenez. Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira eta gaian interesa duen edonork parte hartu dezake.

2000. urtean, Bilbao, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutietako Artxibo Historikook parrokietako fondoetako sakramentu-sailen digitalizatze egitasmoari ekin zioten, eta ondorioz, artxiboaren zerbitzu digitala sortu zen. Hiru artixbategiok Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute eta Irargi artxibategiarekin batera euren sakramentu-erregistroen indizatu eta sareratu egin dituzte. Ekimenak 2008ra arte iraungo du.

Interas handia Diasporan

Proiektu honek interes handia sortu du Diasporan, izan ere, arbasoen historia eta nondik-norakoak ezagutu nahi dituzten geneologiazale asko baitago kanpoko euskaldunen artean. 'Aurretik uztailean eta Diasporako euskaldunek oporrak probesten zituzten gurera etorri eta agiriak biltzeko', azaltzen du Elena Cortazarrek. 'Interneti esker agiriak eskuragarri dituzte orain eta Diasporatik eskabide asko jasotzen ditugu. Orotara urtarriletik hona 1120 eskabide izan ditugu, eta 2000 zerbitzu eskaini ditugu (agiriak fotokopiatu, etab.), Bilboko elizbarrutiko artxiboan bakarrik. Zerbitzua sarean jarri genuenetik, 2005ean, 8900 zerbitzu eskaini ditugu'.

Orain, ekimenaren bultzatzaileek jardunaldi hauek antolatu dituzte, urte hauetan egingiko bidea eta etorkizuneko aukera berriak jakitera eman eta aztertu asmoz. Parte hartu nahi dutenek urriaren 30a arte izena eman dezakete, e-maila bidaliz, hona. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 94-4062493 telefonora edo bidali e-maila hona.


Lotura interesgarriak

Irargi
www.irargi.org

Bizkaiko elizbarrutiko artxiboa
www.aheb-beha.org

Dosnotiako elizbarrutiko artxiboa
www.elizagipuzkoa.org/artxiboa

Gazteizko elizbarrutiko artxiboa
www.ahdv-geah.org

Jaiotze agiriak internet bidez eskuragarri
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko maiatzaren 19an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia