euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko bikoteak bereganatu du Argentinako Mar del Plata hirian egin den Nazioarteko XXX. Mus Txapelketa

2007/11/19

Munduko txapeldunak (arg. Ricardo Flavio Fantino)
Munduko txapeldunak (arg. Ricardo Flavio Fantino)

PUBLIZITATEA

Iñaki Abendibar eta Angel Rivero bikoteak, Euskadi ordezkatuz, irabazi du Mar del Platan egin berria den Nazioarteko XXX. Mus Txapelketa. Guztira hamaika herrialdetako ordezkariak bildu dituen norgehiagoka azaroaren 3tik 11ra gauzatu da Buenos Aires probintzia hegoaldeko bainutegi-zentru den hiri honetan. Txapeldunordeak Kanadako Txomin Azpiri eta Pedro Onaindia izan dira. Partehartzaileak zein antolatzaileak pozik agertu dira astebetean bizi izan duten giro eta esperientzia aberatsarekin.
Euskadi ordezkatuz parte hartutako Iñaki Abendibar eta Angel Rivero izan dira Euskal Komunitateean arteko Munduko XXX. Txapelketako bikote irabazlea. Txapeldunordetza Kanadako Txomin Azpiri eta Pedro Onaindia izan da eta euren ondotik jarraian sailkatu direnak honakoak: Beñat Charriton eta Jean-Marc Girbon (Frantzia ordezkatuz); Fernando Echeberria eta Martín Alacid (Argentina) eta Domingo Legarreta eta Eduardo Imperiale (iazko txapeldunak, argentinarrak hauek ere).

Antolatzaileek --Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxea-- ohar baten bidez beren esker ona azaldu nahi izan diete txapelketan parte hartutako guztiei. 'Txapelketan lehiatu diren hamaika ordezkaritzen izenean, musaren karietara bisitari izan ditugun guztien izenean eta bertakoon izenean, elkarretaratze honek munduko hainbat tokitatik etorritako euskal anai-arrebon bilgune izan den aldetik ekarri digun aberastasuna nahi dugu azpimarratu', adierazi dute. Aurtengoan musak Mar del Platara bideratu duen bilkura hau, Euskadin izango da datorren urtean, bikote irabazlea herrialde horretakoa izan denez. [Goi ezkerreko irudian, txapelketaren oihartzuna bertako prentsan, La Capital egunkarian]


Lotura interesgarriak

Nazioarteko XXX. Mus Txapelketa Mar del Platan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko azaroaren 6ean

Argentinak irabazi du 2006ko Nazioarteko Mus Txapelketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 26ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia