euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadi Suena jaialdiak sei euskal talde aukeratuko ditu Madrilen jotzeko udazkenean

2014/05/12

Euskadi Suena jaialdia urrian eta azaroan egingo da
Euskadi Suena jaialdia urrian eta azaroan egingo da

PUBLIZITATEA

Euskal taldeei euren lana Madrilen ezagutarazteko agertoki izan nahi du Euskadi Suena jaialdiak eta lehen edizio honetan jotzeko sei talde aukeratuko ditu. Prozesuan parte hartu nahi duten taldeek ezaugarri hauek baino ez dituzte bete behar: Euskal herrian helbideratuta egotea, gutxienez hiru urteko ibilbidea izatea eta CD bat argitaratuta izatea. Aukeraketa prozesuan izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko da; beraz, taldea baduzu eta Madrilen jotzeko aukera izan nahi badu, ibili bizkor!

Donostia-San Sebastián. "Euskadi Suena" jaialdia udazkenean egingo da Madrilen baina antolatzaileek -- La Noche en Vivo, Madrilgo Aretoen Elkartea, Emankor Sarea, eta Etxepare Euskal Institutua-- ireki dute dagoeneko bertan parte hartuko duten taldeak aukeratzeko prozesua. Jaialdiaren helburua euskal musika Madrilgo agertokietara eramatea  eta euskal artisten estatu mailako zein nazioarteko hedapen eta zabalkundea sustatzea da.

Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi duten talde zein bakarlariek honako ezaugarriak bete behar dituzte: 

-Euskal Herrian helbideratuak izatea, argitaratutako CD bat izatea eta hiru urte baino gehiagoko ibilbide musikala erakustea.

Izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko da. Horretarako, eskabide orria bete eta euskadisuena@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da, "Euskadi Suena" izenarekin.

Hautapen-prozesuan honako irizpideak hartuko dira kontuan: talde edo musikariaren kalitatea, musika ibilbidea eta euskara. Baldintza ekonomiko eta teknikoak ekimenaren antolatzaile eta aukeratutako taldeen artean adostuko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia