Etxepare Institutuak bere enplegu eskaintza prozesura onartu eta baztertuen zerrenda plazaratu du
Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Etxepare Institutuak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda plazaratu du. Honakoak dira lanpostuak: idazkari teknikoa; komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduraduna; euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria; zuzendaritza-idazkaria; eta kudeaketa-idazkaria.
Donostia-San Sebastian. Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Instituto Etxepare Institutua Basque Institute delako erakundeak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartu eta baztertutako pertsonen zerrenda plazaratu du.
2011ko urtarrilaren 13an Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaritzarena, institutu horretan lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostu hauek betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten zuena.
-Informazio honen berri ematen duen Eusko Jaurlaritzaren orria
-Etxepare Institutuo zuzendariaren Ebazpena
ONARTUTAKO PERTSONEN ZERRENDA LANPOSTUAREN ARABERA
-Idazkari bteknikoa
-Komunikazio arduraduna
-Euskara eta euskal kultura sustatzeko teknikaria
-Zuzendaritza-idazkaria
-Kudeaketa-teknikaria
Etxepare Institutuko arduradunak Blanca Urgell Kultura sailburuarekin institutuaren Donostiako egoitza zabaldu zenean
