euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak zabaltzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du

2013/05/07

Oreka TX taldeak diru-laguntza jaso zuen iaz (argazkia Igor Zalbidea/CC BY-NC-ND)
Oreka TX taldeak diru-laguntza jaso zuen iaz (argazkia Igor Zalbidea/CC BY-NC-ND)

PUBLIZITATEA

Etxepare Institutuak ireki du jada arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horiek euskararen eremutik kanpo birak eta emanaldiak egingo dituzten talde eta artistei zuzenduak dira eta bidaien eta antolakuntza edo muntaien gastuei aurre egiteko baliatu ahalko dira. Artikulu honen bitartez EuskalKultura.com-en gonbitea luzatu nahi diegu atzerrian bira antolatzen diren taldeei emanaldiak egin ditzaten euskal etxeetan ere. Horretarako, taldeei zein euskal elkarteei iruzkinen atalean euren proposamena idazteko eta harremanetan jartzeko tartea eskaini nahi diegu.

Donostia-San Sebastian. Euskal arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta arte eszenikoak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzen laguntzeko diru-laguntzen 2013ko deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Laguntzak urtean zehar egiten diren bira eta emanaldietako hainbat gastu ordaintzeko eskatu ahal dira.

Deialdiaren zuzkidura orotara 372.000 eurotakoa da eta honela banatuko da kategoria bakoitzeko:

a) Arte plastiko eta ikusizkoak: 55.000 euro.
b) Musika birak: 145.000 euro.
c) Arte eszenikoak: 172.000 euro (horietatik antzerkia 142.000 euro eta dantza 30.000 euro).

Eskakizunak aurkezteko epeak

Eskakizunak aurkezteko epea honako datatan itxiko da:

a) Arte plastikoak eta ikusizkoak eta musika biren atalean uztailaren 15a.
b) Antzerkia: hilabete, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Dantza: irailaren 6ean.

Deialdiko kategoria bakoitzeko informazioa honako loturetan:

 - Dantza birak sustatzeko diru-laguntzak

- Arte plastiko eta ikuskizkoak sustatzeko diru-laguntzak

- Musika birak sustatzeko diru-laguntzak

- Antzerki birak eta denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia