euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutua Birminghamen eta Poznanen euskara klaseak emateko bi irakurle bila ari da

2014/06/19

Poznango Unibertsitateko Euskal eta Euskal Kultura Irakurletzak aurten antolatu zuen Euskal Egunak jaialdiaren ekitaldi bat
Poznango Unibertsitateko Euskal eta Euskal Kultura Irakurletzak aurten antolatu zuen Euskal Egunak jaialdiaren ekitaldi bat

PUBLIZITATEA

Presazko deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak bi irakurle hautatzeko. Bata, Poloniako Poznan hiriko Adam Mickiewicz unibertsitatean 2014-2015 ikasturtean ariko da, eta bestea, Birminghameko Unibertsitatean, ikasturte berean. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean honakoak: Poznanerako C1 ingeles maila eta ahal dala poloniera ezagutzea, eta Birminghamerako C2 ingeles titulua. Hautagaitzak lehenbailehen aurkeztu behar dira Etxepare Euskal Institutuan.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak deialdia egin zuen atzo bi irakurle hautatzeko: bat, Poznaneko Adam Mickiewicz unibertsitatean 2014-2015 ikasturtean aritzeko (luzatzeko aukerarekin) eta bestea 2014-15 ikasturtean Birminghameko Unibertsitatean aritzeko, luzatzeko aukerarekin hau ere.

Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenez 26.000 euro bideratuko ditu ikasturteko Poznaneko Unibertsitatearekin egindako hitzarmenera eta 42.000 euro ikasturteko Birminghameko Unibertsitatearekin egindakora. Diru-kopuru hori osorik irakurleen kontrataziora bideratuko da.

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Eskabidea (I. eranskina) eta curriculum vitae-a islatzen duen taula (II. eranskina) helbide elektronikoz bidaliko dira, honako helbidera: etxepare@etxepare.net.

NANaren kopia aurkeztu beharko da bi agiri horiekin batera.

Hautagaiek ez dituzte euren CVan aipatutako merituak dokumentu bidez egiaztatu beharko eskabidea egitean, baina aurkeztu egin beharko dituzte hautatuak badira. Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiek (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa….) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dute.

Balorazio batzordeak elkarrizketa egin ahal izango die hautagaiei.

Informazio osoa eta hautagaitzak aurkezteko agiriak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia