Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxepare Institutuak 10 euskara eta euskal kultura irakurle hautatzeko deialdia egin du

Etxepare Institutuak 10 euskara eta euskal kultura irakurle hautatzeko deialdia egin du

Etxepare Institutuak Europako eta Ameriketako hamar unibertsitateen Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko deialdia egin du gaur. Bartzelona, Finlandia, Txekia, Errusia, Mexiko, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako unibertsitateetan ariko dira irakurleak; 2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan. Eskabideak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea dago. Eskabide horiek non eta nola aurkeztu azaltzen dizugu jarraian.

Donostia-San Sebastián. Mundua ezagutu eta aldi berean, euskara zabaltzen lagundu nahi al duzu? Etxepare Institutuak munduko zenbait unibertsitatetan sustatzen duen Euskara eta Euskal Kultura irakurle programaren bidez zure ametsa bete dezakezu. Etxepare Institutuak gaur bertan, apirilaren 5ean, argitaratu du Europako eta Ameriketako hamar unibertsitateetan irakurleak aukeratzeko deialdia. Eskabideak aurkezteko epea, gaurtik hasita hamabost egun naturalekoa da.

Unibertsitateak honakoak dira:

-Espainiar estatuan, Bartzelonako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

– Finlandian, Helsinkiko Unibertsitatea.

– Polonian, Varsoviako Unibertsitatea.

– Txekian, Masarykova Univerzita.

– Errusian, Lomonosov Moscow State University.

– Mexikon, Universidad Iberoamericana A.C.

– Erresuma Batuan, Liverpool-eko Unibertsitatea.

– Amerikako Estatu Batuetan, Stanford University.

2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan eman ariko dira irakurle hauek, eta soldata desberdinak jasoko dituzte, tokian-tokiko egoera ekonomikoaren eta bakoitzaren lanorduen arabera.

Eskabideak aurkezteko

Eskabidea behar bezala beteta, dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari igorri beharko zaio, lehentasunez honako helbide elektroniko honetara: etxepare@etxepare.net. Zuzenean ere aurkeztu ahalko dira 20006 Donostiako Prim kalearen 7an
dagoen Etxepare Euskal Institutuko egoitzan edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa, hemen. 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita