Mendeurrenaren ospakizunak hedatzeko asmoz abiatu da Euskadira Zazpirak Bat-eko ordezkaritza bat
Euskal Herriko kultura, nortasuna eta abertzaletasuna babestu eta hedatzeko helburuarekin eraiki zuten Rosarioko euskaldunek Zazpirak Bat euskal etxea 1912an. Mendeurrenean zehar, Euskal Herriarekin lotutako hainbat proposamen eskaini dizkie euskal etxeak erakundeko kide eta herritarrei. Orain, eta propio egindako bidaian, ehun urteko bidean bizi izandakoa eta datozen urteei begirako proiektu eta ametsak zeintzuk diren azalduko dute euskal etxeko ordezkariek Euskadiko hedabideetan. Euskal Herriko egonaldian, kultur ordezkariekin ere elkartuko dira rosariotarrak, "euskal etxeak abertzaletasunean bizi izandako ehun urteen berri eman eta ospakizunetan parte hartzeko gonbitea luzatzeko".
Rosario, Argentina. Urte hasieran ekin zioten Zazpirak Bat-eko kideek datorren urteko festa antolatzeko lanari. Izan ere urte berezia izango baita datorrena: 2012an, Rosarioko euskal etxeak mendeurrena beteko du eta gertakizuna merezi duen bezala ospatu nahi dute “Zazpitarrek”.
Kari horretara, erakundeko lagun eta komunitate osoari luzatu diete euskal etxeko arduradunek urtemugan parte hartzeko gonbitea. Baina ez Argentinako euskal komunitateari soilik. Pasa den astean, euskal etxeko lehendakaria den Enrique Otaño, Nelida Apesteguia idazkaria, eta Felipe Eiheragibel eta Luis Maria Barrandeguy baztordekideek osatutako ordezkaritza Euskadira abiatu zen hango kultur, kirol eta politika arloetako erreferenteekin biltzeko.
“Horretaz gain, lau lagunak Euskadiko hedabideetan -- telebistan zein irratian -- aurkeztuko dira. Haiek bazekiten gure mendeurrena izango zela 'Gora Euskadi-Euskaldun hitza' gure irratsaioa internetez jarraitzen dutelako”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Zazpirak Bat-eko prentsa arduradunak. “Ospakizunaren xehetasunak emango dituzte euskal komunikabideetan”, adierazi dute Rosariotik.
-Elkarrizketa Radio Euskadin, hemen
Luis Maria Barrandeguy, Nelida Apesteguia, Felipe Eiheragibel eta Enrique Otañok osatutako ordezkaritza (argazkiaEE)

Zoriokak, asko lan egiten duzue eta!
Enlazeak arazoa hematen du
Aritz-i: zuzen zaude, ez dago hor
Eta elkarrisketa berez lorteko aukeraz?
Erantzuna Aritzi