Usted está aquí: Inicio Albisteak Espainiako UNED Urruneko Unibertsitateak euskara eta euskal kultura ikasketak eskainiko ditu bere zentro guztietan

Espainiako UNED Urruneko Unibertsitateak euskara eta euskal kultura ikasketak eskainiko ditu bere zentro guztietan

23/07/2008

Espainiako Urruneko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalak (UNED, Universidad Nacional de Educación a Distancia) euskara eta euskal kultura ikasketak eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera bere zentro guztietan, Eusko Jaurlaritzarekin sinatuko duen hitzarmena medio, adierazi zuen atzo euskal exekutiboak astearteroko ohiko bileraren ostean. Horrekin batera, Jaurlaritzak beste zazpi unibertsitaterekin ere hitzarmenak sinatzea onetsi zuen, haien baitan ematen ari diren euskara eta euskal kultura ikastaroen segida bultzatzearren.

Vitoria-Gasteiz. Jaurlaritzak berak zabaldutako oharrean dioenez, Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Gobernu Batzordeak UNEDen Euskaditik kanpoko zentro guztietan euskara eta euskal kultura ikastaroak abian jartzea ahalbideratuko duen hitzarmena izenpetzeko baimena eman du. Horrekin batera, baimena eman dio Kultura sailari egun Amerika eta Europako beste zazpi unibertsitatetan (Mexikoko Universidad Nacional Autónoma de México, Mexiko eta Pueblako Universidad Iberoamericana, Monterreyko Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey, Berlingo Frei Unibertsitatea, Moskuko Unibertsitatea eta Erromako UPTER Unibertsitatea) euskara eta euskal kulturaren ezaguera sustatzeko indarrean diren hitzarmenei jarraipena emateko.

Espainiako UNEDen datorren ikasturtetik aurrera eskainiko diren euskara eta euskal kultura ikastaro hauek aukera emango diete estatu osoko edozein tokitan ikasle direnei gai hauek urrutiko irakaskuntzan espezializatutako unibertsitatea medio jarraitzeko, orain arte Euskadiko UNEDeko eskoletan baizik ez baitziren eskaintzen. Atzo onartutako neurri hauekin, munduan dagoeneko 13 herrialdetako 25 unibertsitatetan eskaintzen dira euskara eta euskal kulturaren ikastaro hauek, gogoratu du Jaurlaritzak.

Etxepare Institutua testuinguru

Eskola hauek Amerika eta Europako unibertsitateotan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen dira eta bere lehen pausoak ematen hasia den Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz. Ildo berean, aurrera darrai HABE erakundearen bitartez Euskal Herritik kanpo helduentzat ematen diren euskara eskolen garapenerako 'Euskara-eskolak munduan' egitasmoa. Bere baitan arautu eta garatu dira estatuko zenbait hiriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako hainbat hiri eta herrietan (Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako Unibertsitatetan eta Argentina, Uruguai, Txile, Venezuela, Mexiko eta Estatu Batuetako 80 herritan) helduentzat ematen diren euskara eskolak, irakasleen trebakuntzari garrantzi berezia eskainiz, eskola horiek materialez hornituz, eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarriz.

Lotura interesgarriak

UNED, Espainiako Urruneko Hezkuntza Unibertsitate Nazionala
http://www.uned.es

UNEDen Bergarako zentro elkartua
http://www.uned.es/ca-bergara

Añadir comentario

Puede añadir un comentario rellenando el formulario

(Requerido)
Por favor escriba su nombre.
(Obligatorio)
(Obligatorio)
(Obligatorio)
Escriba el texto que aparece a continuacion para evitar los spams
Espainiako UNED Urruneko Unibertsitateak euskara eta euskal kultura ikasketak eskainiko ditu bere zentro guztietan

UNED-Bergarako zentro elkartuaren Patronatua (arg. UNED-Bergara)