euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espainiako Euskal Etxeen Federazioko ordezkariek lan-jardunaldi bat egin dute Gasteizen Julian Celayarekin

2009/10/28

Joan den ostiralean Lehendakaritzan bildutako Espainiako estatuko euskal etxeen ordezkariak, Julian Celaya Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin eta bere bulegoko teknikariekin (argazkia EuskalEtxeak.net)
Joan den ostiralean Lehendakaritzan bildutako Espainiako estatuko euskal etxeen ordezkariak, Julian Celaya Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin eta bere bulegoko teknikariekin (argazkia EuskalEtxeak.net)

PUBLIZITATEA

Espainiako Euskal Etxeen 'Euskal Herria' Federazioa osatzen duten zortzi euskal etxeetako ordezkariak Gasteizen bildu dira joan den ostiralean, lan-jardunaldi bat egitearren euren artean eta Julian Celaya Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin. Bileraren ondotik, euskal etxeetako ordezkariak Santa Mariako Katedraleko obrak bisitatu zituzten, bisita gidatu batean.

Vitoria-Gasteiz. EuskalEtxeak.net atariak islatzen duenez, Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin egindako bilera joan den ostiralean, urriaren 23an, egin zen, eta Espainiako zortzi euskal etxetako ordezkariak bertaratu ziren, eta haiekin batera, baita elkarrekin osatzen duten federazioko buruzagitza ere.

Lehendakaritzako eraikinean egin zen bileran euskal etxeek ekarri zituzten zenbait gai mahaigaineratu ziren, horien artean abian dauden programak, ekinbide berriak, eta partikularzki dirulaguntzak egokitzeko indarrean dauden irizpideak. Izan ere, irizpide horiek aldatzeko proposamenik badago, Jaurlaritzan gustura jasoko dituztela esan zen bertan.

Bileraren ondotik, Bartzelona, Errioxa, Madril, Murtzia, Palma de Mallorca, Salou, Valentzia eta Valladolid-eko euskal etxeetako kideak Gasteiz ezautzera atera ziren eta ibilbide gidatu bat egin zuten Santa Mariako katedralean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia