euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ENE: Azaroaren 10a arte zabalik da Diasporan euskararen alde diharduten taldeen izenak proposatzeko epea

2007/10/25

ENE sarien logoa, Nestor Basterretxeak diseinatuta
ENE sarien logoa, Nestor Basterretxeak diseinatuta

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak ENE saria banatuko du aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an. Euskal Herritik kanpo euskararen alde egiten duten erakundeak saritzea du helburu ekimenak. Hautagairen bat aurkeztu nahi duenak azaroaren 10era arte du epea. Hautagaitzak EuskoSareren webgunera bidali beharko dira, pertsona edo taldearen jardueren laburpen batekin. Iaz, estraineko edizioan, Mar del Plata hiri argentinarreko Artaburu Talde Euskaltzalearen lana nabarmendu zuen sariak.
Euskararen Nazioarteko eguna 1948. urtetik ospatzen da abenduaren 3an Eusko Ikaskuntzaren bultzadari esker eta erakunde honetako arduradunek egun bera aukeratu dute lehengo urtetik ENE saria banatzeko. Euskararen zabalkuntzan, irakaskuntzan eta sustapenean lan gehien egin duen Euskal Herritik kanpoko erakunde edo pertsonari ematen zaio sari hau. Lehengo urtean Mar de Platako Artaburu Euskaltzale Elkarteak jaso zuen, nork eramango du aurtengoa?

Hautagaien proposamenak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da gaueko hamabietan. Parte hartzeko erakunde bakoitzak bost folio baino gutxiagoko laburpena bidali beharko du EuskoSare ra interesgarria deritzon guztia ipiniz, besteak beste elkartea eratu zeneko data, euskararen inguruan urtero egiten diren ekintzak, ikasle kopurua, argitalpenak, jasotako sariak etab.

Epaimahaia Eusko Ikaskuntzak izendatuko du eta ikuspegi kualitatibo eta kuantitatiboak edukiko ditu kontuan. Baita sustapenerako ideia berriak ere. Saria erakundearen lana aintzat hartzea eta burdin eta altzairuzko ENE-ren anagrama izango da, Nestor Basterretxea artistak diseinatua. Animatu eta aurkeztu proposamenak!


Lotura interesgarriak

ENE Saria EuskoSareren webgunean
www.euskosare.org

Lehengo urteko ENE sariaren irabazlea
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 4an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia