euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EmpreBask Mexico elkarteak euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroa abiatu du UNAM-en

2013/02/14

UNAM-eko euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroko irekiera klasea (argazkia EmpreBask Mexico)
UNAM-eko euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroko irekiera klasea (argazkia EmpreBask Mexico)

PUBLIZITATEA

Harrera ona izan du Mexikon UNAM unibertsitatean abiatu berri den euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroak eta Administrazio eta Kontabilitate Fakultateko 24 ikaslek izena eman dute bertan. Ikastaroaren antolatzaile dira Emprebask Mexiko euskal enpresarien elkartea eta Euskadiko Ordezkaritza. Ikastaroaren ezaugarri berritzaileetako bat da elkarteko enpresariak izango direla irakasle, eta horrela ikasleek enpresa munduko adibide errealekin ikasi ahalko dutela.

Mexiko DF, Mexiko. Atzo, otsailaren 13an, Mexikoko Unibertsitate Autonomoak (UNAM) euskal internazionalizazioari buruzko ikastaroa abiatu zuen. Unibertsitateko Administrazio eta Kontabilitate fakultateko 24 ikasle ari dira ikastaroa egiten. Ikastaroaren lehen edizioa da hau eta EmpreBask elkartea eta Euskadiko ordezkaritza Mexikon dira antolatzaileak.

Ikastaro honen ezaugarrietako bat zera da: enpresariak izango direla irakasle eta ikasleek enpresa munduko egiazko esperientzak aztertuko dituztela. UNAMeko enpresa ikasgaien koordintzaile Berenice Villamil-ek inaugurazioan azaldu zuenez, ikasleek ez dute beste inon izango "internazionalizazio zuzenenan bizi izan dutenengandik ikasteko horrelako aukera".

Gai berritzailea 

Emprebask Mexico elkarteko kudeatzaile Laura Zini harro agertu zen, ikastaroak "Mexikon euskal enpresa eredua zabaltzeko" aukera ematen duelako. Euskadiko ordezkaritzako Itzel Olaguek, aldiz, UNAMen eta euskal komunitatearen arteko harreman ona azpimarratu zuen, izan ere, unibertsitatean euskara eta euskal kultura ikastaroa ere ematen baita. Halarik ere, atzo abiatu zen ikastaroaren gaia oso berritzailea dela agertu zuen.

Olague ikastaroko hizlarietako bat izango da eta bere tartean Euskal Herriko inportazio esperientzia eta euskal admistrazioak internazionalizazio prozesua laguntzen izan duen eragina aztertuko du. Hizlarien artean izango dira ere Santiago Barcon, Inelap enpresako zuzendaria (Grupo Artech); Francisco Pi, IDOM enpresako zuzendaria; Maria Teresa Fernandez, Mondragon Kooperatibako ordezkaria; Ignacio Garcia, Ikusi enpresako zuzendaria; Laura González de Artaza, DOIN Comunicacion enpresako Ameriketarako zuzendaria; Jordi Sole Sildevila, Single Consulting enpresako garapenm zuzendaria, eta Jose A. Jimenez Probert, Lecumberri, López y Asociados enpresako zuzenbide arloko burua.

Ikastaroaren programa osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia