Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakumeentzako Pilota Txapelketak La Platan eta Bahia Blancako Euskal Astean, aste honetan eta hurrengoan

Emakumeentzako Pilota Txapelketak La Platan eta Bahia Blancako Euskal Astean, aste honetan eta hurrengoan

2009/10/21

FEVAtik, 'Pilota Berria' programako arduradun den Agustin Asensio Ariñok gogora ekarri du datorren asteburuan, urriaren 23, 24 eta 25ean, Emakumezkoen Nazioarteko Pilota Goma Txapelketa jokatuko dela, Venezuela, Euskadi, Argentina, Australia, AEB eta Uruguaiko pilotariak partaide. Horren ondotik, astebete beranduago eta Bahia Blancan, 2009ko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko [urriaren 26tik azaroaren lehenera Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko kosta herri horretan] programaren barne, Emakumeentako Pilota Txapelketa berria egingo da, kasu honetan trinketean, urriaren 28tik 31era. Euskal Etxeetako kide eta lagun guztiak, eta oro har zaletu guztiak daude gonbidatuta, sarrera libre eta kitorik.

La Plata, Argentina. FEVA eta Pilota Berria programatik gonbidapena luzatu zaie Euskal Etxe eta zaletu guztiei urriaren 23, 24 eta 25 La Platako Pereyra Iraola Parkeko Kantxa irekian gauzatuko den Emakumezkoen Nazioarteko Pilota Goma Txapelketara, Venezuela, Euskadi, Argentina, Australia, AEB eta Uruguaiko pilotariak partaide.

Norgehiagoka ostiralez, urriaren 23an, hasiko da inaugurazio ekitaldi batez, bertaratuko diren agintarien hitzak lagun, eta igandez, urriaren 25ean, jokatuko dira hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko partidak. Jarraian jokatuko da Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea erabakiko dituen final handia, azaltzen du Agustin Asensioren oharrak.

Pilota ekimen euskal-argentinarrek segida izanen dute astebete beranduago Bahia Blancan, Buenos Aires probintziako hegomendebaldeko kosta herri horretan ospatuko baita 2009ko Euskal Aste Nazionala. Aste Nazionaleko programaren barne emakumezkoen txapelketa berri bat iragarri da, baina trinkete modalitatean, urriaren 28an, asteazkenez, hasita, urriaren 31ean, larunbata, bukatzeko.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita