Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakume bat buru lehendabizikoz Montevideoko Centro Euskaro-n; Lucia Goñi da presidente berria

Emakume bat buru lehendabizikoz Montevideoko Centro Euskaro-n; Lucia Goñi da presidente berria

2012/06/01

101 urteko ibilbide luzean, lehen aldiz emakume bat aukeratu dute Montevideoko Centro Euskaro elkarteko bazkideek presidente. Lucia Goñi Spinoglio da bera, eta 2012-2013 jardunaldian euskal etxea gobernatzeko ardura hartuko du. Iragan maiatzaren 26ean egin zituen Centro Euskaro-k hauteskunde "historiko" hauek; izan ere, elkarteko arduradunek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, "presidenteaz gain beste lau emakume hautatu dituzte bazkideek zuzendaritza postuetarako eta, aurrenekoz, gizonek baino emakume gehiagok osatzen dute elkarteko buruzagitza". "Egoerak normaltzen eta aurrera goazen seinale", markatu digute.

Montevideo, Uruguai. Joan den asteburuan Montevideoko Centro Euskarok egindako Bilkura Orokorrean aukeratu da elkartearen buruzagitza berria, 2012-2013 aldirako. Honakoek osatzen dute:

-Presidente: Lucía Goñi Spinoglio
-Presidenteorde: Julio Garcia Denis
-Idazkari: Martha Perdomo
-2. Idazkari: Teresita Arcelus Belloni
-Diruzain: Carlos Larragueta
-2. Diruzain: María del Carmen Latienda
-Liburutegiko arduradun: Juan Pedro Arin San Martin
-Batzordekide: Pedro Biscayzacú eta Silvia Ortone Enderiz

"Hautaketa hau historikoa izan da gure elkartearentzat, izan ere 101 urteko ibilbidean lehen aldiz emakume bat du buru Montevideoko Centro Euskaro-k", azpimarratu diote EuskalKultura.com-i euskal etxeko iturriek. "Beste datu aipagarri bat zera da, lehen aldiz zuzendaritzan gizon baino emakume gehiago direla: bost emakume eta lau gizon", nabarmendu dute.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita