Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakume Abertzale Batzak 70. urteurrena ospatu zuen Buenos Airesen eta Rosarion, Emakunderen omenaldiarekin

Emakume Abertzale Batzak 70. urteurrena ospatu zuen Buenos Airesen eta Rosarion, Emakunderen omenaldiarekin

2008/06/09

Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, bat egin zuen joan den asteburuan Emakume Abertzale Batzaren 70. urteurreneko ospakizunekin bi ekitaldietan, Buenos Airesen eta Rosarion. Hiriburuko Laurak Baten egin zen jaian Izaskun Moyuak, Emakundeko zuzendariak, aginte makila bat oparitu zien Emakume Abertzale Batzako ordezkariei, euskal komunitatearen alde eginiko lana eskertuz.

Buenos Aires, Argentina. Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendaria, Buenos Airesen eta Rosarion izan da asteburuan, Emakume Abertzale Batza (EAB) elkartearen urteurrenean parte hartzeko. Argentinar hiriburuan lagun asko bildu ziren Laurak Baten egin zen ekitaldira. Izaskun Moyuak hitz batzuk egin zituen, aurten Emakunderen 20. urteurrena ere ospatzen dela gogoratuz eta erakundearen lorpenak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko abiarazitzako azken kanpainak azalduz.

emakunde makilaBuenos Aireseko Emakume Abertzale Batzaren lehendakariak, Angelita Bikandik, bideo grabatu baten bidez parte hartu zuen ekitaldian, Euskal Herrian bere familia bisitatzen zegoelako.  Emakundeko zuzendariak, bestalde, aginte makila bat oparitu zien EABko ordezkariei, Emakundek Emakume Abertzale Batzari esker onez, 1938-2008 hitzekin. Oparia jaso ostean EABko Lucía Castrok, María Inmaculada Expósitok eta Maite Velascok elkartearen sorrerako testu originalak irakurri zituzten, 1938ko abuztuaren 15eko une horiek gogora ekarriz. [Eskubiko argazkian Izaskun Moyuak EABko ordezkariei makila eman zieneko unea ]

Bereziki hunkigarria izan zen garai hartako lehendakariak, Amelia Artetxe de Jauregik, egin zuen mintzaldiaren irakurketa, bertan gudaren samina eta Euskal Herriari laguntzeko beharra ekartzen zuelako gogora. EABk lan eskerga egin zuen arlo honetan Argentinatik. Ekitaldiaren ostean Izaskun Moyuak, Emakundeko zuzendariak, eta Miren Arantza Madariagak, Emakudenko idazkari nagusiak, Emakume Abertzale Batzarekin lotutako emakume askoren lekotasuna jaso zuten, hala nola, Amale Jauregi, lehendakari ohia eta lehendabiziko lehendakariaren alaba, edo Lolis Martín, gerrako umea eta lehendakari ohia. Aintzindari hauekin batera lau emakume belaunaldi desberdin bildu ziren ekitaldian.


Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Emakume Abertzale Batzak 70. urteurrena ospatu zuen Buenos Airesen eta Rosarion, Emakunderen omenaldiarekin

Izaskun Moyua Margarita Aranberri agurtzen Buenos Airesen

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita