euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekintza ugari gauzatu ditu uztailean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 68. urtemuga ospatzeko

2011/08/09

Mar del Platako Euskal Astean, iaz, igandeko dantzak (argazkia EuskalKultura.com)
Mar del Platako Euskal Astean, iaz, igandeko dantzak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

1943an euskal etxearen oinarriak jarri zituztenek eta geroztik sortzaile haiek egindako lana jarraitu zutenek omenaldia eta esker ona jaso dute pasa den uztailean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen urtebetetzea kari. Duela 68 urte landatutako hazia gero eta sendoago dago eta indar hori etxeko dantzari, pilotari, muslari eta euskaltzale bakoitzean ikus daiteke. Mar del Plata hirian eta inguruko herrietan euskaldunen kultura zabaltzeko helburuarekin jaio zen erakundeak zazpi hamarkada daramatza ia bere asmoa betetzen eta irmo eusten dio asmo horri datozen urteei begira.

Mar del Plata, Argentina. Mugimendu handiko egunak bizi izan dituzte uztailean Mar del Platako euskaldunek euren euskal etxearen 68. urtebetetzean. Hilabetean zehar, eta etxeko bazkide eta lagunen eskutik, honako egitaraua burutu da urtemuga berria ospatzeko:

-Uztailaren 12an: “68. urtemugako pilota txapelketa”, kategoria askotako partaideekin
-Uztailaren 14an:  “Todos de zurda” pilota txapelketa, Diego Iturrarte eta Gustavo Fernandez Arias; Tito Ferreira eta Iker Garay; Diego Suarez eta Marcelo Lentini;  Domingo Moyano eta Juan Jose Picabea bikoteekin
-Uztailaren 15ean: “68. urtemugako mus txapelketa” eta “68. urtemugako 'kanasta' txapelketa”
-Uztailaren 16an: Urtemugaren Afaria Handia
-Uztailaren 20an: “Lagunen pilota txapelketa”, Pueyrredon Kluba Denak Bat Euskal Etxearen kontra
-Uztailaren 23an: Euskal etxearen agirien erakusketa Jose de Ariztimuño liburutegian
-Uztailaren 27an:  “Lagunen pilota txapelketa”, errebantxa. Pilotarien laguntaldearen errekia, sari ematea

Mar del Platako Denak Bat 68. urtemuga 2011 01

[Beti Alai taldeko neskak 68. Urtemuga Afarian dantzari (argazkia EE)]

Kirolak, historia, kartak, kultura baita dantzak eta janari ona ere euskal etxearen urtemugara bildu dira. Izan ere, urteurreneko afarian bertako Beti Alai dantza taldeko kideek -- txikiek, ertainek eta helduek-- dantza erakustaldi eder bat eskaini zieten Moreno kaleko egoitzara hurbildu ziren lagun guztiei, tartean erakundeko lehendakari ohiak, zuzendaritza batzordeko kideak eta makina bat betiko lagun.

Afariaren testuinguruan, Jose Martin Azarloza lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari, euskal etxearen sorrera gogoratuz eta esker beroak emanez euskal etxea eraiki eta urteetan bizirik mantentzen lagundu zuten eta egun ere euren arnasa Denak Bati ekartzen dioten guztiei.

-Mar del Platako Euskal Etxearen webgunea: www.denakbat.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia