euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekaineko alean Caracaseko Eusko Etxearen buletinak Caraboboko eta Puerto La Cruzeko egutegia ere dakar

2012/06/21

Argazki zaharren atalean, Jazoerak Deportivo Vasco taldea euskal-venezuelarraren irudi historiko hau dakar, Abdon Basterrak bidalia
Argazki zaharren atalean, Jazoerak Deportivo Vasco taldea euskal-venezuelarraren irudi historiko hau dakar, Abdon Basterrak bidalia

PUBLIZITATEA

Heldu da jada geurera Jazoera albistari digitalaren azken alea, hamabosgarrena. Caracasko Eusko Etxearen buletina da Jazoera, baina Venezuelako euskal komunitate osora ari da zabaltzen eta gero eta irakurle gehiago ditu. Hori dela eta, azken ale honetan Eusko Etxeako datozen hileetako egutegia ez ezik, Caraboboko euskal etxearena eta Puerto La Cruzeko euskal elkartearena ere agertzen dira. Zorionak Jazoerari Venezuelako euskaldunen artean izaten ari den harrera onagatik eta baita ere Puerto La Cruzeko euskal etxeari, azkenaldian ekitaldiak berrindartzen ari delako!

Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxea elkartearen berri buletina, Jazoera, uda usainean dator, eskola bukatu eta oporretaz eta jaietaz gozatzeko prest dauden umeen ilusioarekin. Eta, izan ere, jairik ezta faltako datozen asteetan Venezuelako euskaldunen artean: San Juanak, San Ferminak, irailean San Antolin eta Antzar Eguna... Azken ale honetan gainera buletinak hiru euskal etxeen egutegia dakar: Caracas, Carabobo eta aspaldion animatzen ari den Puerto La Cruz. Hauek dira egingo dituzte ekitaldiak:

CARACASKO EUSKO ETXEA
-Ekainak 23. Amatxuen eta Aitatxuen Eguna + San Juan jaia.
-Uztailak 1. Hileko meza eta pilota partidak.
-Uztailak 14. San Fermin jaia, "entzierro" eta guzti.

CARABOBOKO EUSKO ETXEA (Valencia)
-Ekainak 23. San Juan.
-Uztailak 7. San Fermin, urtero legez entzierro, bigantxa eta bazkariarekin.

PUERTO LA CRUZEKO EUSKO ETXEA

-Ekainak 23. San Juan.
-Uztailak 7. San Fermin.

Horrez gain, Jazoerak ohi bezala artikulu eta gai gehiago jasotzen ditu. Hala nola, Arturo Gonzalez de Zarateren "Un viajero por los caminos de la vida" liburuaren "bataioa", ekaineko meza --Maria Paz Matxain eta Imanol Urruzunoren oroimenean-- eta pilota partidak. 

-Jazoera jaso nahi izanez gero edo artikulu bat bidali nahi izanez gero, idatzi e-maila hona  jazoera@hotmail.com. Doan da. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia