euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasturtea bururaturik, orain artean antolatu dituen ekimenen berri eman du Bordeleko Eskual Etxeak

2010/07/16

Bordeleko Euskal Etxeko buruzagiak --David Mugica lehendakariordea, bigarrena ezkerretik-- iragan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzako arduradunak hartu zituztelarik
Bordeleko Euskal Etxeko buruzagiak --David Mugica lehendakariordea, bigarrena ezkerretik-- iragan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzako arduradunak hartu zituztelarik

PUBLIZITATEA

"Ekain ondarrean sasoina finitu zauku, eta Musikaren Bestarekin xarmanki finitu zaukula erran dezakegu espanturik gabe! Hori dugu urtean zehar proposatzen ditugun ekintzetarik inportanteenetarikoa. Eta aurten ere zinez gaualdi ederra izan da, programan baginuen: Kantuz, Euskal Herritik jin taldearen pasa-kaleak, Euskal Etxea dagon Saint-Pierre auzotegiko karriketan, kontzertua eta dantzaldia, Le Haillaneko APBHeko [les Amis de la Pelote Basque du Haillan] Les Saltimbask taldearen animazioa, guk gomitaturik jinak zitzauzkun animazioan parte hartzerat eta ederki alaitu dituzte bazterrak, eta ez ahantz Bestalariak, Euskal Etxeko taldearen animazioa! Ez ahantz ere antolaketan eta zerbitzuan parte hartu duten kideak". Artikulua aste huntako Herria astekariak du argitara eman.

David Mugica/Bordele, Frantzia. Horra, beraz, denak loriaturik ginauden, Eskual Etxeko kideak eta «kanpotiarrak» ! Bistan da gaualdi goxo hori aipagai izan da sasoinaren azken Biltzarrean, beste ekintzen artean, zeren, Mixel Salagoity presidenteak gidaturik, denetarik proposatzerat entseatzen baigira, hala nola:

• Mintzaldiak (euskal gizarte tradizionala Maite Lafourcaderekin, sorginak eta De Lancren auziak Claude Labatekin, Olentzerori buruzko mintzaldia berriz ere Claude Labatekin, euskal literatura Lucien Etxezaharretarekin, Pirinioetako hitzarmena A. de la Cerdarekin)

• Bazkariak (Adinekoen bazkaria Olentzero egunean, Adiskideen bazkaria) eta Mus eguna

• Euskal Eguna: inportantzia haundiko besta, hor programa herrikoia proposatzen dugu (meza, pilota partida, zintzur-bustitze, haurren dantza ikusgarria, bazkaria), aurtengoa APBH elkarteak antolatu Euskal Aste berezian sartua zen;

• Ekintza ezohikoak: piano kontzertu bat Hegoaldetik jin Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaranekin, Miss Eskual Etxea, lehen edizio horrek ez zuen espero ginuen bezain arrakastarik, bainan zer irriak!

• Bordeleko Herriko Etxearekilako ekintza: bigarren urtekotz, Ondare Egunak programan parte hartu dugu, asteburuan bi ekintzekin: ebiakoitzean Cour Mably-n euskal kulturaren inguruko erakustoki bat, animazioak Biltzarra haurren dantza taldearekin eta Bestalariak koruarekin, eta igandean pilota partida eta erakustoki bat Jakes Bordarekin

• Sail berriak: Etxeko soinuak (tailer hortan hiruzpalau ikaslek ikasten dute txistua jotzen) eta pintxoak tailerra arrakasta haundia duena.

Horra beraz Biltzarreko kideek proposatzen ditugun ekintzak; aipa ditzagun ere hasiak ditugun lanak: ezen Eskual Etxea entretenitu, berriztatu eta egokitu behar dugu, beti ere geroa gogoan, lehenagoko kideen lana gogoan atxikiz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia