euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandean hasiko da Bartzelonan 'EH Sona', hiriburu katalaneko euskal musika hilabetea

2010/10/25

EH Sona jaialdiak 13. edizioa izango du aurten. Irudian, edizio honetako afixa edo kartela, Igotz Ziarreta euskal diseinatzaile bartzelonaratua egile (igotz.com)
EH Sona jaialdiak 13. edizioa izango du aurten. Irudian, edizio honetako afixa edo kartela, Igotz Ziarreta euskal diseinatzaile bartzelonaratua egile (igotz.com)

PUBLIZITATEA

Hamahirugarren edizioa beteko du aurten Bartzelonako euskal musika jaialdiak. Hamabi urte udazkenero Euskal Herrian sortzen diren musika proposamenekin gozatzeko aukera emanez hiriburu katalanean. Aukera aparta talde eta proposamen berriak ezagutzeko eta euskal musikako artista ezagunenetako batzuez gozatu ahal izateko. Aurtengo programa musika onez, ezagutzeke dauden talentu berriez, euskal artista jada ezagunez eta beste hainbat ezusteko atseginez betea dator. 14 talde eta hamaika estilo, Iparraldeko folketik Ezkerraldeko punkera. Urriaren 30etik abenduaren 11era.

Bartzelona, Katalunia. Urtero bezala, iritsi da sasoina eta prest dira Bartzelonan datorren igandean ateak zabalduko dituen Euskal Herria Sona 2010eko saioei eusteko. Aurtengoak berrikuntza bat bederen badakar: Euskal Herriko musika talde eta bakarlarien I. EH Sona lehiaketa antolatu dute, saria --azaroaren 2an jakitera emango dena-- EH Sonaren barnean kontzertu bat ematea dela.

Lehiaketako irabazleez gain, Euskal Herriko hainbat musikarik parte hartuko dute, urtero legez, Euskal Etxeak antolaturiko kontzertu sorta zabal honetan. Hona programa, data, musikaria eta taldea,ordua prezioa eta lekuen xehetasunak:

-Urriak 30 The Kluba | 22h| Doakoa | Plaça del Rei
-Azaroak 5 Malenkonia | 20h | Doakoa | Convent Sant Agustí
-Azaroak 6 Joseba Tapia | 22h | 5€ (2.5€ bazkideek) | CAT
-Azaroak 12 Amaia Riouspeyrous | 20h | Doakoa | Casa Elizalde
-Azaroak 13 Andoni Agirre | 20h | Doakoa | Euskal Etxea
-Azaroak 19 Gose | 22h | 5€ (2.5€ bazkideek) | CAT
-Azaroak 20 Lehiaketa garailea + Ze Esatek! | 22h | Doakoa | La Fontana
-Azaroak 26 Oreka TX | 22h | 5€ (2.5€ bazkideek) | CAT
-Azaroak 27 Napoka Iria | 20h | 3€ edari bat barne (bazkideak doan) | EE
-Abenduak 3 Aupa Quartet | 20h | 8€ edari bat (bazkideak doan)| EE
-Abenduak 4 Sorkun | 20h | 3€ konsumizioarekin (bazkideak doan) | EE
-Abenduak 10 Gari | 20h | 3€ konsumizioarekin (bazkideak doan)| EE
-Abenduak 11 Bide Ertzean | 20h | 3€ edari bat (bazkideak doan) | EE

-Informazio gehiago: www.ehsona.com

-Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxeak.org
-Euskal Etxearen bloga:
http://blog.euskaletxeak.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia