euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egun gutxi gelditzen dira euskal etxeentzako eta Diasporan egoera larrian daudenentzako laguntzak eskatzeko

2013/02/19

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen.
Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen.

PUBLIZITATEA

Gure irakurleei gogorarazi nahi diegu oraindik garaiz direla 2013 urterako euskal etxeentzako laguntzak eskatzeko, eta baita ere tarte berean Diasporan egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko. Bi deialdien eskabideak aurkezteko epea hil honen bukaeran itxiko da, otsailaren 28an, zehazki. Jarraian deialdiei buruzko informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko beharrezkoak diren imprimakien loturak bildu ditugu.

Donostia-San Sebastián. Martxan dira Diasporako euskaldunentzat oso interesgarriak izan daitezkeen bi deialdi: batetik, euskal etxeen 2012ko gastuentzako eta jarduerentzako laguntzak, eta, bestetik, atzerrian euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonentzako diru-laguntzak, 2013 urterako ere. Bi deialdiotan eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.

2013 urterako euskal etxeentzako diru-laguntza deialdiari dagokionez, orotara 1.234.667 euro banatuko dira.

-Deialdiaren testua eta inprimakiak, hemen.

Egoera larrian daudenentzako laguntzak

Otsailaren 28an itxiko da baita ere atzerrian euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko 2013 urteko deialdia. Orotara, 202.000 euroko zuzkidura du deialdi honek. Aurreko urteetan bezala euskal etxeak dira eskabideak aurkeztuko ardura dutenak; hori dela eta, laguntzak eskatu nahi dituztenek gertuen duten euskal elkartearekin jarri behar dute harremanetan lehenbailehen.

-Deialdiaren testua eta inprimakiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia