Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez Bartzelonako Euskal Etxeko XV. Mus Txapelketako irabazle, 32 bikote artean

Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez Bartzelonako Euskal Etxeko XV. Mus Txapelketako irabazle, 32 bikote artean

2010/02/04

Bartzelona, Katalunia. Joan den asteartean bukatu da Bartzelonako Euskal Etxeko XV. Mus Txapelketa eta irabazleen bi txapelek badaukate izena: Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez dira 2010. edizio honetako txapeldunak. Txapelketa urtarrilaren 20ean hasi zen, 32 bikote apuntatu zirelarik, tartean Euskal Etxeko bazkideak zein bazkide ez zirenak.

2010 bartzelona mus txapelketa 02

[Bartzelonako Euskal Etxearen XV. Mus Txapelketako lehenengo saioaren itxura]

Lau jardunaldiren ondoren, duela bi egun jokatu dira finalaurrekoak eta finala. Txapeldunek, asteburupasa bat irabazki dute Ibai Osterian (www.ibaiosteria.com) eta txapeldunordeek, berriz, afari bat Sagardi jatetxean (www.gruposagardi.com). Hirugarren bikote sailkatuari dagokionez, Baserri tabernan (www.baserri.org) egokitu zaien afari eder batekin ospatuko dute beren joko ona.

Azken hauek joango dira gainera udaberrian Madrilen jokatuko den estatu mailako finalera, Euskal Etxeko bazkideen artean ondoen sailkatuak izan direlako.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez Bartzelonako Euskal Etxeko XV. Mus Txapelketako irabazle, 32 bikote artean

Bartzelonako Euskal Etxeko 2010eko Mus Txapeldunak: Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez (argazkia EE)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita