euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EAEn jaiotako edo finkatutako euskal artistek 'Krea' elkartearen bekak eska ditzakete proiektuak gauzatzeko

2008/04/25

'Krea' erakundearen logotipoa
'Krea' erakundearen logotipoa

PUBLIZITATEA

Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako herritarrek edota 2006ko urriaz geroztik bertan finkatutako edonork --beraz, EAEn finkatutako Diasporako pertsonak barne-- 'Krea' kultur eta sormen garaikideko zentroak eskaintzen dituen beka deialdianm parte hartu ahal izango dute. Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak bultzatutako kultur proiektuetarako bekak hainbat arlo artistikotara zuzenduak daude --musika, konposizioa, antzertia, dokumentalak...--eta bigarren urtez jarraian plazaratu dira. Bi modalitate eskaintzen ditu: 'Krea Proiektua' eta 'Krea Gaztea'. Sormen programaren kopuru ekonomiko osoa 90.000 eurokoa da eta eskaera egiteko epea maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartekoa izango da.
'Krea Proiektua' modalitateak ez du adin mugarik eta bertan parte hartu ahal izango dute 1) Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek 2) edo Caja Vital Kutxaren jarduera-eremuko herrietakoek, tartean Burgos, Leon, Errioxa, Madril, Salamanka, Kantabria, Valladolid, Guadalajara eta Zaragoza probintzia espainiarretakoek 3) edota 2006ko urriaren 1etik Euskal Autonomi Erkidegoan finkatutako pertsonek. Diru-laguntza hau proiektu artistiko originalak ekoizteko eta kultura garaikidearen inguruko ikerketa egiteko bideratuko da.

'Krea Gaztea', berriz, 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Modalitate honek 'Krea Proiektua'-ren baldintza berberak mantentzen ditu partaideen soslaiari dagokionez. Aurreko urteetan aurkeztutako proiektuen adibide gisa, 'Londresen antzerkia ikasten ari zen neska bati eta Berlinen biola ikasten zebilen mutil bati eman zitzaien beka', aipatu dio EuskalKultura.com-i Krea Adierazpen Garaikide-ko komunikazio arduradun Oihane Blancok.

Eskaera egiteko epea datorren maiatzaren 15ean irekiko da eta ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik. Beka eskatzeko interesa duten pertsonek bi bide erabil ditzakete: webgunetik deskargatu daitekeen eskaera fitxa betez (datorren astean legoke prest) edo interneten bertan ere egongo den inprimakia betez. Dokumentazioa entregatzeko, aldiz (proiektuaren memoria; eskatutako laguntzaren zuzkidura estimatua; NANa edo errolda ziurtagiria; eta sortzailearen curriculum vitae zehatza), hona bidaliz, 945-150147 zenbakira deituz, Gasteizko Postas 17 kaleko egoitzan aurkeztuz, edo posta ziurtagiritu bidez egin daiteke.


Lotura interesgarriak

Beka hauei buruzko informazio osoa
Kreared.com webgunean

Beka bakoitzaren diru kopurua
Kreared.com-en

Asmoz Fundazioak Diasporako kideentzat bekak eskaintzen ditu
2008ko apirilaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

45 beka eskaintzen Latinamerika, AEB eta Filipinetako ikasleentzat
2008ko apirilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Nafar emigranteen ondorengo diren zortzi ikasleri beka emango zaie
2008ko otsailaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Diasporako euskaldunak, Zumalabe eta Apraiz beketan partaide
2008ko urtarrilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia