euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskaldunek ere har dezakete parte Eusko Ikaskuntzak deitutako Zumalabe eta Apraiz beketan

2008/01/17

Agustin Zumalabe. 1983an sortu zituen Eusko Ikaskuntzak Zumalabe eta Apraiz izena daramaten bekak (argazkia Garaia)
Agustin Zumalabe. 1983an sortu zituen Eusko Ikaskuntzak Zumalabe eta Apraiz izena daramaten bekak (argazkia Garaia)

PUBLIZITATEA

Euskal Kultura --sortzen den lekuan sortzen dela-- sustatzeko, edota euskal ikerlarien lana bultzatzeko sortutako bi beka dira. Agustin Zumalabe eta Angel de Apraiz beka izena dute, hurrenez hirren, eta bakoitzak 6.000 euro dakar sari gisa. Bi kasuotan, eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da. Eskatu ahal izateko, eskatzailea Eusko Ikaskuntzako bazkide behar du izan, edo bazkide izatea eskatu izanarekin ere aski da. Aurreko edizioetan aurkeztua da jendea Diasporatik, Argentina eta Uruguaitik gehienbat.
Agustin Zumalabe beka Giza-Zientzien eta Zientzia orokorren alorreko ikerketa sustatzeko xedetan sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Aurtengo deialdiak baitarati dituen gaiak Antropologia-Etnografia; Gizarte Zientziak eta Ekonomia; Zuzenbidea; eta Komunikabideak izango dira. Bekak 6.000 euroko dirusaria dakar eta urtebeteko epea proposatutako lana burutzeko. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da. Hautagaiak Eusko Ikaskuntzako bazkide behar du izan edo bekarako dokumentazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen bazkidetzeko eskabidea egindakoa. Xehetasun gehiago, hemen.

Angel de Apraiz bekari dagokionez, aurtengo deialdiaren gaiak Hizkuntza eta Literatura, Historia-Geografia eta Historiaurrea-Arkeologia dira. Beka honek ere 6.000 euroko laguntza dakar eta urtebeteko epea proposatutako lana bukatzeko. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da. Hautagaiak Eusko Ikaskuntzako bazkide behar du izan edo bekarako dokumentazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen bazkidetzeko eskabidea egindakoa. Xehetasun gehiago, hemen.

Lotura interesgarriak

Agustin Zumalabe bekaren oinarriak
www.eusko-ikaskuntza.org webgunean

Angel de Apraiz bekaren oinarriak
www.eusko-ikaskuntza.org webgunean

'Breve biografía de Angel de Apraiz y Buesa' (1885-1956)
Koro Muro Arriet egile, Euskonews-en

Elkarrizketa Agustin de Zumalabe-ri Garaia aldizkarian (1976)
Urkitalde.blogspot.com blogean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia