euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako dantza taldeei zuzenduta Cordobatarrak-ek euskal musika doan jaisteko webgunea sareratu du

2013/11/19

Cordobatarrak Taldearen web orriaren azala (argazkiaEE)
Cordobatarrak Taldearen web orriaren azala (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Proiektuaren helburu nagusia euskal musika erraz lortu ahal izatea da. Webgunean abesti mordo polita dago honez gero eskuragai. Eta, musikarekin batera, dantza taldeen argazki eta bideoak eta euskarazko abestien transkripzioak ere aurki daitezke. Cordobatarrak taldeak kudeatzen duen orriko informazioa erabiltzeko ez dago harpidetu edo ordaindu beharrik. Horrez gain, dagoen materiala erabiltzaileek kanta berriak eskatu ahala zabaltzen joango dela adierazi digute antolatzaileek.

Cordoba, Argentina. Proposamen berri eta interesgarria eskaini nahi diete Cordobako Gure Txokoa euskal etxeko dantzariek euskal etxe, dantza talde, musikazale eta euskaltzale guztiei. Azken egun hauetan Euskal Herriko musika entzun eta jaisteko webgunea inauguratu du euskal elkarte barneko Cordobatarrak taldeak, Argentina osoko eta nonaiko dantzariek behar duten materiala bertatik erraz eskura dezaten. Musika, on line entzun daiteke edo, nahi izanez gero, jaitsi, doan, eta arazorik gabe.

Sistema aktibo dago honez gero eta makina bat abesti dauzka barruan, ‘Albums’ izeneko atalean, hain zuzen. Album horiek denborarekin beteko dira, erabiltzaileek eskatzen duten materialarekin. Euskal etxetik azaltzen dutenez, “gure asmoa dantza taldeei behar duten musika eskaintzea da. Are gehiago, gure bilduman zerbait aurkitzen ez badute, eskatu ahal izango digute eta guk igoko dugu”, jakinarazi dio Aletxu Lamayer Cordobatarrak-eko dantzariak EuskalKultura.com-i.

Musikarekin batera, euskal etxeetako taldeen argazkiak eta bideoak, euskarazko abestiak eta baita egutegia ere egongo dira orrian. Sartzeko www.purevolume.com/Cordobatarrak helbidera behar da jo. Cordobatarrak taldeko kideekin kontaktatzeko, berriz, Cordobatarrak Dantza Taldea izeneko Facebook-eko profilean utzi behar dira mezuak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia