Hemen zaude: Hasiera Albisteak Diaspora eta 'Zergatik panpox?': hogei bat euskal etxek parte hartuko dute etzi Klasikoen 5. Irakurraldian

Diaspora eta 'Zergatik panpox?': hogei bat euskal etxek parte hartuko dute etzi Klasikoen 5. Irakurraldian

Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen Irakurketa ekitaldia egingo du etzi, eta Arantxa Urretabizkaia idazlearen 'Zergatik panpox?' eleberria irakurriko da etengabe eta ozen Arriaga Antzokian. Euskal kulturako pertsonaia ezagunak zein Euskal Herri osoko euskara ikasleak igaroko dira egunean zehar taulagainetik, eleberriaren pasarteak irakurtzeko. Aurreko lau edizioetan bezala, Diasporako euskara ikasleek ere bertan parte hartuko dute, aldez aurretik grabatutako bideoen bitartez.

Bilbo, Bizkaia. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Klasikoen 5. Irakurketa jarraiki eta ozena egingo da etzi Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengoan Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox?' eleberria irakurriko da eta goizean goiz hasita, egun osoan zehar makina bat lagun igaroko dira antzokiko agertokitik liburuko pasarteak irakurtzeko.

Urtero legez Diasporak ere bere lekua izango du ekitaldian eta hainbat euskal etxetako euskara ikasleek ere irakurriko dituzte zenbait pasarte. Horretarako, euskal etxeek aldez aurretik grabatutako bideoetan jaso dituzte euren irakurketak ondoren Arriagan emanak izan daitezen.

Hauek dira irakurketan parte hartuko dute euskal etxeak:

-Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein E.V. (Berlin – Alemania)
-New York-eko Eusko Etxea (New York – AEB)
-Eusko Brasildar Etxea (Sâo Paulo – Brasil)
-Ofelia Ahedo Euskaltegia (Palma de Mallorca)
-Euskaltzaleok Elkartea (Quart de Poblet - Valentzia)
-Bartzelonako Euskal Etxea (Bartzelona)
-Saltoko Euskaldunen Taldea (Salto – Uruguai)
-Valentziako Euskal Etxea (Valentzia)
-Pariseko Eskual Etxea (Paris – Frantzia)
-F.I.V.U. - Federación de Instituciones Vascas de Uruguay (Montevideo – Uruguai)
-Associazione Culturale Euskara – Erromako Euskal Etxea (Erroma – Italia)
-Centro Euskaro (Montevideo – Uruguai)
-Euzko Etxea de Chile (Santiago – Txile)
-Japoniako Euskal Etxea (Tokio – Japonia)
-Centro Vasco Euskal Etxea de Mexico A.C. (Mexiko D.F. – Mexiko)
-Union Vasca de Bahía Blanca (Bahía Blanca – Argentina)
-Euskal-Etxea-Hogar Vasco de Madrid (Madril)
-F.E.V.A. - Federacion de Entidades Vasco Argentinas (Buenos Aires – Argentina)
-North American Basque Organizations, Inc.-N.A.B.O. (AEB)
-Eskualdunen Biltzarra (Bordele – Frantzia)
-London Basque Society-Euskal Elkartea (Londres – UK)
-Gure Txoko Sydney (Australia)

-Informazio gehiago, Klasikoen Irakurketaren blogean

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita