Hemen zaude: Hasiera Albisteak Cordobako Euskal Etxeak kartel handi bat ipini du bere teilatuan Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzeko

Cordobako Euskal Etxeak kartel handi bat ipini du bere teilatuan Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzeko

Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako izen bereko hiriburu eta probintzian, neurri handiko kartela paratu du bere teilatuan, joan den abenduaren 3an ENE Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna iragartzeko. "Cordobako Euskal Etxeko teilatuan ezarritako kartel erraldoi batean, euskal gizataldeak egunero Cordobako Colon hiribidetik --bertako garrantzitsuena eta ibilitakoena da-- pasatzen diren oinezko eta gidariei mundu osoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari zela oharrarazi nahi zien", adierazi digute euskal elkarte euskalargentinarretik.

Cordoba, Argentina. "Seguruenik Diasporak munduan ipini duen publizitate estatikorik handienetako bat den honetan, Cordobako Euskal Etxeak geure milurteko hizkuntzaren berri eman eta zabaldu nahi du", azaldu dute elkarteko Zuzendaritza Batzordetik.

"Cordobako Euskal Etxeko teilatuan ezarritako kartel erraldoi batean, euskal gizataldeak egunero Cordobako Colon hiribidetik --bertako garrantzitsuena eta ibilitakoena da-- pasatzen diren oinezko eta gidariei mundu osoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari zela oharrarazi nahi zien", segitzen du oharrak, amaitzeko gogora ekarriz "elkarteko euskara irakaslea den Marina Urriza Larraioz iruindarraren koordinazioa medio Gure Txokoak berretsi eta jarraitu egiten du(ela) euskara zabaldu eta hedatzeko bere engaiamendua".

Gisa berean, Euskal Etxeak iragartzen du, beste behin "Gure Txokoa Euskal Aregentinar Etxeak hitza eman duela otsaileko lehenengo astean egingo den 'Mundu guztia Alta Gracian' izeneko Gizataldeen Urteroko Elkarretaratzearen 2011eko edizioan parte hartzeko". "Honela, Cordobako Euskal Etxeak hitz emana du dagoeneko bertan parte hartuko duela bere Dantza Taldearekin eta baita inaugurazio kabalkadan ere, gogor ari baita lanean erabateko presentzia izaten, baialdira bertaratzen direnek gure antzinako tradizioak gustura ikus ditzaten", aipatu dute euskal etxe cordobatarretik.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita