euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxeak jendetza bildu du bere sorreraren 24. urteurreneko ospakizunetan

2007/07/13

Adin guztietako lagunak hurbildu ziren Beti Aurrera Euskal Etxearen 24. urtebetzea ospatzera
Adin guztietako lagunak hurbildu ziren Beti Aurrera Euskal Etxearen 24. urtebetzea ospatzera

PUBLIZITATEA

Uztailaren 7an, San Fermin egunean, Buenos Aires probintziako Chivilcoy hiriko Euskal Etxeak 24. urteurrena ospatu zuen eta baita jende andana bildu ere, elkartearen osasun ona eta bizkortasuna dela eta jai egiteko. 2007 urte oparoa izan da chivilcoytarrentzat, egoitza berria dute, interneten blog dinamikoa egiten ari dira eta larunbatero haien berri entzun daiteke ‘La hora de los vascos-Euskaldunen garaia-’ irratsaioan. Arrazoirik ez zitzaien falta urtebetetzea handitasunez ospatzeko.
24 urte egunero betetzen ez direlako, 450 lagun inguru bildu ziren Beti Aurrera Euskal Etxearen heldutasuna ospatzeko. Afaria Chivilcoyko 22 de Octubre Clubean ospatu zuten eta ‘Tropicalisimo fantasia’ orkestrak dantzan jarri zituen bildutako euskal argentinar guztiak.

Honetaz gain, Euskal Etxeko dantza taldeak erakustaldi bikaina eskaini zuen. Urtebetetze besta zenez gero, tarta, kandela, kanta, zozketa eta koparekin topa egiteko unea ere izan zen. [Goiko argazkian ikus daitekeen moduan, bildutako guztientzat tarta puska bat izan zen]

[Luis Goikoetxea eta Juan Peluso kazetaria irrati estudioan]

Bestalde, bilkura jendetsua baliatuz, Beti Aurrera Euskal Etxeko zuzendaritzak gogora arazi nahi izan zuen, 'La hora de los vascos-Euskaldunen garaia' irratsaioa, duela hiru hilabete, LT32 Radio Chivilcoy-en emititzen hasi zirela. FEVAk bultzatutako irratsaio hau, larunbatero eguerdiko 12etatik ordu batak arte emititzen dute. Gisa honetan, Chivilcoy-ko Euskal Etxeak aurrera eramaten dituen egitasmo ugariak aditzera eman ahal izaten ditu. Honekin batera aipatu zuten, egunero berritzen den blog-a zintzilikatu dutela interneten, eta bertan ere antolatutako ekimenen berri izan daitekeela.


Lotura interesgarriak

Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxea
centrovascochivilcoy.blogspot.com

Chivilcoy-ko egoitza berriaren irekiera
www.BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 27an

Informazio eguneratua Chivilcoy-ko blog-ean
www.BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 25ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia