euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chema Salcedo kazetari peruarrak Aita dokumentala estreinatuko du, gudari izan zen bere aitari buruz

2014/04/29

Dokumentalean bere aitaren, Jose Salcedoren papera egiten duen Aketza Alberdi (ezker) eta Chema Salcedo bera (eskuin), filma errodatzen
Dokumentalean bere aitaren, Jose Salcedoren papera egiten duen Aketza Alberdi (ezker) eta Chema Salcedo bera (eskuin), filma errodatzen

PUBLIZITATEA

Chema Salcedo kazetari peruarra oso maitea duen proiektua ari da burutzen: 1936ko gerlan gudari izan zen bere aitari buruzko dokumentala. MAI Irrintzi batailoikoa izana eta gerraostean espetxetik pasatua, bere aita familia osoarekin Perura aldatu zen 1951ean, egun kazetari den Chemak bost urte zeuzkala. Jose Salcedo Molinuevo 2012an hil zen eta azkeneko hilabeteotan semea Euskal Herrian errodatzen ibili da eta orain Liman amaitzen ari da dokumentala, aste gutxi barru, ekainean dirudienez, estreinatzeko.

Bilbo, Bizkaia. Aita, hitz soil eta askorentzat esanguratsu hori dauka dokumentalak izenburu eta egun hauetan ari da burutzen Chema Salcedo Peruko Liman. Euskal Herrian errodatzen ibili ostean, aitarekin eta bion arteko harremanarekin duen zorra edo bestela esanda harreman horri gehitu nahi dion ekarpena hau ekainean estreinatu nahiko luke, eta egina du ere tratua ETBrekin Euskal Herriko pantailetan ere zabaldua izan dadin.

Gerla garaian Traparango batzokian sartu zen gudari Jose Salcedo Molinuevo. Semearentzat, hunkigarria izan da Euskal Herrira etorri eta bere aita duela 77 urte ibili zen trintxeretan ibiltzea. Filma egiteko, aitak hil baino bi urte lehenago pasatu zizkion memoriak baliatu ditu Chemak, baita bizitzan zehar harekin harremanetan kontzatutako pasadizo eta istorioak, buruan gordeak eta orain besteekin partekatuko dituenak.

Dokumentalak 60 minutu irauten ditu eta Lezamako Aketza Alberdik egiten du bertan bere aitaren papera. Honi guztiari buruzko erreportajea argitaratu du Iban Gorriti kazetariak Deia egunkarian gaztelaniaz. Hemen irakur dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia