euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak webgunea berritu eta 'Mario Chapo Bortagaray' sareratu du

2011/02/23

Chacoko Euskal Etxearen webgune berrituaren azala
Chacoko Euskal Etxearen webgune berrituaren azala

PUBLIZITATEA

Chacoko Euskal Etxeak aurtengo helburuetako bat interneten duen presentzia sustatzea ipini dio bere buruari eta bide horretan webgunea berritu eta diseinu berriz plazaratu du. Webgunean elkartearen azken berriak eta argazkiak aurkituko ditu bisitariak, hala nola aurreko urteetan eginiko ekimenak eta euskal etxeak sustatzen dituen hainbat egitasmo. Azken hauen artean aipagarriak dira euskal gaiei buruzko bideo ekoizpenak eta Mario Chapo Bortagaray medikuari buruzko liburua, bertatik irakurri edota jaitsi daitekeena.

Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra euskal elkarte argentinarrak bazkideak zein Euskal Herriko lagunak gertuago sentiarazteko interneteko presentzia berritu du aurten, webgunea goitik behera aldatuz (ikus http://centrovascodelchaco.com). 1996ean sortu zen elkarteak aurkeztu duen web-orri berrian, elkartearen azken berriak eta historiari buruzko azalpenak agertzen dira, eta portadan Mario Chapo Bortagaray-ri buruzko ikerketa bat ere aurkituko dute bisitariek. Chapo Bortagaray euskal jatorridun sendagile argentinarra izan zen eta Argentinan pankrea trasplante bat egin zuen lehena. Angeles de Dios Altunak idatzi eta paperean argitara eman zuen liburua, orain webgunean doan deskargatu daiteke PDF formatuan.

Webgunearen beste atalen artean 'Memoria' izenburua duenak 2009-2010ean eginiko ekimenak biltzen ditu, eta 'Acciones en el Recuerdo' atalean elkartearen egitasmo aipagarrienatako batzuk jaso dituzte. 'Comisiones directivas' atalak sorreraz geroztik elkartearen zuzendaritza osatu duten bazkideen zerrendak biltzen ditu, eta 'Temas vascos' atalean, ostera, Argentinako euskaldunentzat zein Euskal Herriko lagunentzat interesgarri izan daitezkeen ikerketak eta erreportajeak biltzen dira.

'Videos' atalak elkartearen egitasmo kuttunetako baten berri ematen du: Kotoiaren Lurrak ekoitziriko euskal gaiei buruzko hiru bideo ('Embajadores vascos en la Tierra del Algodón', 'Los pasos de Juan Bautista Echezarreta' eta 'El cura caminador'). Azkenik, 'CV en la prensa' atalean elkarteak Argentinako komunikabideetan izan duen oihartzuna jasotzen da.

-Kotoiaren Lurra euskal etxearen webgunea, hemen
-Mario Chapo Bortagaray (I) , Angeles de Dios Altunak, Euskonews-en
-Mario Chapo Bortagaray (II), Angeles de Dios Altunak, Euskonews-en



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia