euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caraboboko Euskal Etxea Begoñako Amaren festa prestatzen, San Fermin arrakastatsua eta gero

2014/07/22

San Fermin Eguneko "entzierroa" Carabobo-Valentziako Euskal Etxearen ekitaldi jendetsuenetakoa da (argazkia Notitarde)
San Fermin Eguneko "entzierroa" Carabobo-Valentziako Euskal Etxearen ekitaldi jendetsuenetakoa da (argazkia Notitarde)

PUBLIZITATEA

Carabobo estatu venezuelarreko Valenciako Euskal Etxea buru belarri dabil egunotan bere jai egun handia prestatzen, Begoñako Amaren festa. Euskal komunitatearen eraginez, Begoñako Ama euskal etxea dagoen herriko, Naguanaguako patroia da eta elkarteko kideentzat hitzordu garrantzitsua da. Bitartean, euskal etxeko kideak gogoan dute oraindik berriki egin zuten San Fermin festaren arrakasta, entzierro eta guzti!

Valencia, Venezuela. Valenciako Euskal Etxea buru belarri dabil dagoeneko elkarteko eta Naguanagua herriko patroiaren festa antolatzen: Begoñako Amaren Eguna. Abuztuaren erdialdera egingo da jaia, urtero legez eta aurreko edizioetan bezala inguruetako euskal etxeetako bazkideak ere bertaratuko dira. Caracaseko Eusko Etxetik, esaterako, autobus bat ari dira antolatzen.

Carabobo CV Directiva 2014
[Valencia-Carabobo Euskal Etxearen zuzendaritzako kide batzuk (argazkia CaraboboEE)]

Patroiaren eguna heldu bitartean, elkartea pozik dabil San Fermin eguneko festak izan zuen oihartzun eta arrakasta dela eta. Iragan uztailaren 5ean egin zen festa, Sanferminal baino lehenxeago, eta urerto legez 200 lagun inguru bildu ziren elkartera.

Eguneko unerik zirraragarriena "entzierroa" izan zen: elkarteko kide batzuk bigantxen aurrean korri egitera ausartu ziren eta ikusleek biziki gozatu zuten ikuskizunaz. Aurretik, bazkaria egin zen, babarrunak eta txistorra bezalako euskal jaki tipikoekin. Informazio gehiago, Notitarde egunkarian.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia