Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak Gabon Kontzertu batez amaituko du trinkoa izan den urtea

Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak Gabon Kontzertu batez amaituko du trinkoa izan den urtea

2009/12/18

Oso trinkoa eta emaitza artistiko politez betetako urtea amaituko du datorren igandean Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak. Amaitu ere, kontzertu batekin amaituko du, Ntra. Sra. de Valle delako Parrokian, duela 70 urte Luis Mallea aitaren eskutik Lagun Onak Abesbatzaren sorreraren lekuko izan zen parrokia; aita Francisco Madina bildu zuena, hortxe emango du Eguberri Kontzertua, Denak-Bat Kamerataren eta Domusaindu Abesbatzaren urtealdiari azkena ipiniz. Rodolfo Arizaga, Arcangelo Corelli eta Antonio Vivaldiren obrak eskainiko dituzte.

Buenos Aires, Argentina. Kontzertuak Denak-Bat Kultur Elkarteak Buenos Aires Hiriari aurkeztu eta harek onartu eta kultur interesekoa jo zuen proiektuko parte da, Mezenazgo Legearen testuinguruan.

Honela, emandako kontzertuetan --abuztuaren 7an Laurak Bat-en, urriaren 15ean Ntra. Sra. de la Consolacion delako Parrokian, eta abenduaren 13an (datorren igandeko programa berarekin-- gehienbat musikagile argentinar eta euskaldunen obrak jo dira, hala nola José María Usandizaga, Juan Crisóstomo de Arriaga, Rodolfo Arizaga, Juan Bautista Alberdi, Juan Pedro Esnaola, Amancio Alcorta, eta Luis Gianneo, baina jo dira baita ere W. A. Mozart, Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli eta Benjamin Britten-enak.

Kontzertu hauek guztiak Buenos Aires Hiriko Kultur Sustapen Erregimenaren sostenguarekin egin izan dira.

PROGRAMA

 

Laura Delogu (Sopranoa)                            Adriana Arregui (Altoa)

Manuel de Olaso (organoa)

 

Coral Todos los Santos

 

Camerata  Denak-Bat
Grace Medina (Kontzertinoa)

Xabier Iñaki de Arza Blanco (Zuzendaria)

 

Camerata  Denak-Bat
Biolin I: Grace Medina, Elías Gurevich, Serdar Geldymuradov
Biolin II: Cecilia Barraquero, Martín Centeno, Florencia Argañaraz
biolak: Claudio Medina, Gabriel Falconi
Txelloa: Matías Villafañe, Leandro Kyrkiris
Kontrabaxua: Daniel Falasca
Oboea: Rubén Albornoz
Tronpeta: Guillermo Tejada Arce

 

Coral Todos los Santos

 Sopranoak: Anne Elliot, Camila Beccar Varela, Lilita Pinto, Margarita Rauert, María del Carmen Pantanali, María Silvina Novo, Marta Gebhardt,  Mirta Kogan, Mónica Araujo y Noelle Algorta.

Kontraltoak: Ana Eizayaga, Ana Rao, Blanca Basualdo, Catalina Pini, Cristina Garavaglia, Guillermina Costantini, Liliana Zenequelli,  María José Eizayaga, María Luz Norbis, María Teresa Martín, Martina Breton, Nora Larrandart, Silvia Michelotti, Silvina Villafañe, Susana Maratea, Titi Hirschler y Verónica Morales.

Tenoreak: Alberto Almoño, Alberto Santoro, Agustín Miguens, Eric Allenbach, Miguel Mauro, Rafael Trebino y Ricardo Travi.

Baxuak: Alejandro Lagos, Hugo Esteva, Jorge Defferrari, Juan Carlos Rao, Manfredo Reichart, Manuel Merediz, Oscar Barbesi, y Pedro Hirschler.

Rodolfo Arizaga (1926-1985)
Passacaglia, op 14 (1953)
soka orkestrarako

   

Arcangelo Corelli (1653-1713)
Concerto Grosso, op. 6 Nro 8
“Fatto per la notte di natale”
bi biolin, txelo eta kontinuo

 

I Vivace - Grave
II Allegro
III Adagio - Allegro - Adagio
IV Vivace - Allegro
V Pastorale ad libitum Largo

Antonio Vivaldi (1678-1741)
Gloria RV 589 en Re mayor
soprano eta altoa bakarrik, koru misto eta orkestra

 

I  Gloria in excelsis Deo (Abesbatza)
II  Et in terra pax hominibus (Abesbatza)
III  Laudamus te (Duoa)
IV  Gratias agimus tibi (Abesbatza)
V  Propter magnan gloriam tuam (Abesbatza)
VI  Domine Deus, rex coelestis (Sopranoa bakarrik)
VII  Domine fili unigenite (Abesbatza)
VIII  Domine Deus, Agnus Dei (Altoa bakarrik eta abesbatza)
IX  Qui tollis peccata mundi (Abesbatza)
X  Qui sedes ad dexteram Patris (Altoa bakarrik)
XI  Quoniam Tu solus Sanctus (Abesbatza)
XII  Cum Sancto Spiritu (Abesbatza)

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak Gabon Kontzertu batez amaituko du trinkoa izan den urtea

Xabier Iñaki de Arza Blanco Denak-Bat Kultur Elkarteko lehendakari eta zuzendari artistikoa da. Jaurlaritzak onetsi berria du elkartea euskal etxe gisa; beste zenbait talderekin batera, Domusantu Abesbatza ere zuzentzen du

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita