euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa estreinatuko du Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek

2012/02/13

Euskaltzaleak-en web gune berritua
Euskaltzaleak-en web gune berritua

PUBLIZITATEA

Udako opor garaia da oraindik Argentinan, baina 2012 ikasturte berria hemendik aste gutxitara zabalduko delarik, aukera berri bat eskainiko du Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak Diasporako lagunei zuzendua: datozen egunetan, euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa abiatuko du euskaltegi argentinarrak. Ikastaroa erakundeko webgunetik egin ahal izango da, lan-atalak jaitsiz, moodle plataformaren bidez. On line klaseez gain, instituzioko webgune berritua ere –www.euskaltzaleak.org.ar– aurkeztu nahi izan dute Euskaltzaleak-eko arduradunek.

Buenos Aires, Argentina. Orain arte Argentinan egin ez den ekimen bati ekingo dio Euskaltzaleak-ek 2012ko lehenengo hiletik aurrera. “Euskal etxerik ez duten herrientzako lagunei edo euskal etxera hurbildu ezin diren pertsonei pentsatutako proiektua da. Ikastaroaren helburua ikasleek euskara eta euskal kultura ezagutzea da, era didaktiko, interaktibo eta moderno batean”, adierazi diote EuskalKultura.com-i Buenos Aireseko euskaltegiko kideek.

Ikastaroa lau ‘liburutan’ dago antolatuta, eta liburuak sei atalek osatuak. Atalak web orriko ‘Aula Virtual-Ziber Gela’-tik jaitsiko dira, eta bakoitzean, testu, bideo eta audioak aurkituko dira. “Hasierako programazioaren arabera, lau liburu horiek urte batean egiteko daude pentsatuta. Hau da, hiru hilabetetan egin ahal izango dira sei atal. Hala ere, ikasle bakoitzak bere bidea eginez joango da, ibilbidea indibiduala da eta tutoreak atalak eskuratzeko baimena emango du ikasleak aurreko unitateak bete ahala”, azaldu du Euskaltzaleak-eko Teresa Zavaletak.

Ikasgaiei dagokienez, Euskal Herriko kultura eta hizkuntza izango dira nagusiak. Lehenengo unitatean, adibide giza, Euskal Herriaren aurkezpena landuko da, kokapena, geografia eta euskaldunen jatorria. Bide batez, bakoitzak norberaren aurkezpena euskaraz egiten ere ikasiko du. “Kultura izango da hizkuntzaren osagaia, eta alderantziz, ikastaroaren amaieran ikasleek oinarrizko baina bide batez ezaguera osoa izan ahal izateko. Gure asmoa da irakastea baina batez ere sentsibilizatzea eta jendeak euskal kultura maite dezan”, azpimarratu dute euskaltzaleek.

“On-lineko ikastaroko partaideen elkarretaratzeak antolatuko baditugu ere, ez da derrigorrezkoa izango bilera horietara joatea. Izan ere, kurtsoa Buenos Airesen bizi ez direnentzat ere dago pentsatuta. Hala ere, animatzen badira eta etorri nahi badute, beti izango dira ongietorriak gure euskal etxean”. Programa martxan dago eta interesa dutenek Euskaltzaleak-ekin kontaktatu baino ez dute: euskaltzaleak@yahoo.com.ar.

Euskaltzaleak 3.0

Ziber gela Euskaltzaleak-en web gune berrian dago kokatuta. Web gunearen helbidea betikoa izan arren, erabat berritu eta hobetuta dago. “Aldaketa anitz egin dizkiegu orriari moodle plataforma ezarri ahal izateko. Teknologia berriak ere aprobetxatu behar ditugu euskara zabaltzea”, esan digu Carlos Bordagaray lehendakariak. www.euskaltzaleak.org.ar orri elebiduna da eta ikastaroaz gain erakundeko ekintzen informazioa ere eskainiko dio irakurleei.



Komentarioak

  • Zorionak

    Zorte handia izan dezazuela ekintza berri honekin!

    Stella, 2012/02/13 12:01

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia