euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires probintziako Pilar-ko Eusko Etxeak bere 15. urteurrena ospatuko du abuztuaren 3an

2014/07/21

Pilarreko euskal etxearen 15. urtebetetzeko bazkarian parte hartzeko txartela
Pilarreko euskal etxearen 15. urtebetetzeko bazkarian parte hartzeko txartela

PUBLIZITATEA

Urtebetetze festan parte hartzeko gonbitea etxeko kide eta lagunei ez ezik, eskualdeko euskal etxeetako ordezkariei ere dago zuzenduta. Pilarreko Eusko Etxearen urteurren bazkaria datorren abuztuaren 3an izango da, hiriko Atletico Pilar Klubean eta ohorezko brindis batekin bukatuko da. Erakundetik erreserbak aldez aurretik egitea eskatzen dute.

Pilar, Argentina. Euskal etxearen sortze data ekainaren 10ean bada ere, Buenos Aires probintziako Pilarreko Eusko Etxea euskal etxeak abuztuaren 3an ospatuko du aurten bere urtebetetzea. 

Izan ere, Lidia Etchart idazkariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “ekainean beste ekitaldi batzuk bazeuden euskal gizataldearen agendan eta ekimenak ez gainjartzeko, atzeratu genuen gurea”.

Ahalik eta jende gehien biltzeko asmoarekin, beraz, elkarretaratzea datorren abuztuaren 3an, igandea, izango da, eguerdi t'erdietan (12:30), hiriko Atletico Pilar Klubean, Ituzaingo kaleko 759. zenbakian. 

Ongietorri hitzak erakundeko lehendakaria den Angel Urriticoecheak esango ditu eta bazkarian zehar, Euskal Herriko irudiak biltzen dituen bideo bat proiektatuko dute. 

Menua oilaskoa txanpinoiekin izango da, eta postrerako, flana. Bazkariari amaiera emateko ohorezko brindisa egingo dute gonbidatuek, urtebetetze tarta partekatuz. 

Bazkarirako txartelak 130 peso balio ditu (edaririk gabe) eta antolaketa errazteko, aldez aurretik erreserbatzea eskatzen dute instituziotik. Kontaktu helbidea lidiametchart@hotmail.com da.

Abuztuaren ere euskara tailerrarekin jarraituko du Pilarreko euskal etxeak. Neguko oporren ondoko ordutegia ostiraletan izango da, arratsaldeko 4etatik 6etara.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia