euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Brasilgo Insaurriaga familiak hirugarren Bilkura egingo du apirilaren 9an Monte Bonito herrian

2014/03/20

Iaz ere Monte Boniton bildu ziren Brasilgo Insaurriagatarrak (argazkia http://casabascars.blogspot.com.es)
Iaz ere Monte Boniton bildu ziren Brasilgo Insaurriagatarrak (argazkia http://casabascars.blogspot.com.es)

PUBLIZITATEA

Rio Grande do Sul Euskal Etxeak aditzera eman duenez, datorren apirilaren 9an Brasilgo Insaurriaga Familiaren Hirugarren Bilkura egingo da Monte Bonito herrian. Eugenino Jose Insaurriaga birraitona 1840 urtean Brasilera heldu zenean hasi zen familiaren adar honen istoria. Iaz egin zuten bilkuran 70 senitarteko baino gehiago bildu ziren. Rio Grande do Suleko Euskal Etxeak Brasilgo euskaldunei euren familiaren istoria ikertzeko eta horrelako topaketak antolatzeko laguntza eta sostengua emateko asmoa agertu du.

Porto Alegre, Brasil. Casa Basca de Rio Grande do Sul (CBRGS) euskal etxeak gonbitea egin die Brasilgo estatu honetako euskaldunei Insaurriagatarrena bezalako familia bilkurak antolatzeko eta horrelakoetan parte hartzeko. Euskal etxeak bera bilkura horietako zenbaiten parte izan da, eta iaz, esaterako, bi bileratan izan zen: Insaurriagatarren 2. Bilkura, Monte Boniton, eta Sallaberry Familiaren Lehenengo Topaketa, Arroio Granden. Azken honetan deialdiaren arrakasta ikusgarria izan zen, eta familia bereko ia 400 lagun bildu ziren.

Horrez gain euskal etxea beste bilkura baten antolakuntzan ari da laguntzen, bere blogaren bitartez aditzera eman duenez. Zabaleta-Irigon familiako kideekin batera, datozen hilabeteetan topaketa antolatu nahian ari da elkartea.

Insaurriagatarren hirugarrena

Aurtengo urteari dagokionez, datozen asteetako lehen hitzordua jarrita du Rio Grande do Suleko Euskal Etxeak. Insaurriaga Familiaren 3. Bilkuran parte hartzeko gonbitea jaso du elkarteak, eta bertan izango dira zuzendaritzako hainbat kide.

Bilera apirilaren 9an, igandean, egingo da, Pelotaseko Monte Bonito herrian. Hitzordua eguerdiko ordu batean hasiko da, San Judas Tadeo komunitateko Areto Nagusian.

Brasil Familia Insaurriaga 2013

[Iazko Insaurriagatarren bilkuran eginiko talde argazkia (irudia RioGrandeSulEE)]

Casa Basca Rio Grande do Sul elkartearen bloga.

CBRGS elkartea Facebook-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia