euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Borja Cobeaga eta Asier Altuna zuzendariek euren lana aurkeztu zuten Frankfurten eta Wiesbadenen, Alemanian

2007/12/06

Asier Altuna zuzendari euskalduna
Asier Altuna zuzendari euskalduna

PUBLIZITATEA

Euskal zinema munduan indartsu dabiltzan zuzendariak dira Borja Cobeaga eta Asier Altuna. Cobeagak Oscar sarietarako izendapena jaso zuen 'Eramos pocos...' laburmetraiarekin iaz eta Asier Altunak Telmo Esnalekin zuzendu zuen 'Aupa Etxebeste!' euskaraz eginiko filmarik arrakastatsuenetakoa izan zen. Biak ala biak Alemanian izan dira egunotan eta euren lana Frankfurt eta Wiesbadenen aurkeztu dute Frankfurteko Euskal Ikasketen Etxeak gonbidatuta.
Wiesbadenera heldu bezain pronto bi zuzendariek topaketa egin zuten alemaniar kazetariekin Nassauischer Hof hotelean. Topaketa Donostia eta Wiesbaden hirien arteko senidetzearen harremanak daramatzan bulegoak antolatu zuen. Gaueko hamarretan Caligari zineman Kimuak programaren hamar urteak ospatzeko hamar euskal laburmetraia izan ziren ikusgai Exground zinemaldiaren 20. edizioaren barruan.

Euskal zuzendariak bertan izanik ikusle alemaniarrek galdera asko egin zizkieten euren lanari buruz, laburmetraiak egiteko arrazoiei buruz... Aurkezpenaren ondoren zuzendariek elkarrizketa egin zuten Irrati X saioarentzat. Irrati X Frankfurteko Unibertsitateko euskara ikasleek egiten duten irratsaioa da eta elkarrizketa azaroaren 24ean ipini zen entzungai www.radiox.de webgunean.

Frakfurten emanaldi gehiago

Biharamunean bi zuzendariek Frankfurt ezagutzeko aukera izan zuten. Goethe Unibertsitateko Euskal Liburutegian izan ziren eta 'Kimuak - Euskal laburmetraia’ ikastaroko ikasleekin biltzeko parada ere izan zuten. Ikasleek galdera asko egin zizkieten, bai zineari buruz eta baita Euskal Herriko eguneroko bizitza eta egoerari buruz.

Jarraian bi zinemagileek Kimuak programako hamar laburmetraien emanaldi berri bat aurkeztu zuten Orfeos Erben zineman. Hurrengo egunean Wiesbadeneko zinemaldiaren barruan Regisseurs-Brunch ekitaldian parte hartu zuten, zinemaldiko beste zuzendariekin biltzeko aukera eman zien 'gosari-bazkari' berezi bat. Gauean, berriz ere Frankfurten Kimuakeko laburmetraien emanaldi berria aurkeztu zuten Orfeos Erben zineman.


Lotura interesgarriak

Kimuakeko uzta berria badator
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 29an

Euskal musikariak Frankfurten Irrati X-ek gonbidatuta
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 29an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia