euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko San Inazio Festival jaialdiko euskal pilota partidek Idahoko prentsaren atentzioa deitu dute

2008/07/28

San Inazio Festival 2008ko partidetako bat (argazkia J.Jaszewski)
San Inazio Festival 2008ko partidetako bat (argazkia J.Jaszewski)

PUBLIZITATEA

Bizkortasuna eta indarra, horietxek dira palan jokatzeko beharrezko kualitateak IdahoStatesman egunkari estatubatuarraren esanetan. Berripaperak gertutik jarraitu ditu pilotarien ahaleginak Boisen aurtengo San Inazio Festival jaialdiaren barruan egin den Pala Txapelkan. Jaialdiak ekitaldi kultural ugari bildu ditu, dantzak, funtzio erlijiosoak, kontzertuak, bazkariak... baina zalantzarik gabe pilota partidak izan dira askorentzat deigarrienak. Gainera aurten zirkuitu itxi baten bidez Euskal Etxetik ere segitu ahal izan dira zuzenean.
Boise, Idaho. Aurten ere Idahoko Boise hiriburuak agerian utzi du bere alde euskaldunena eta bat egin du euskal komunitateak urtero antolatzen duen San Inazio Festival jaialdiarekin. Ekitaldia joan den ostiralean hasi eta igandea bitartean luzatu zen eta hainbat kultur eta kirol ekitaldi bildu zituen euskal sainduaren estakuruan. Jende andana bildu zen asteburu osoan Boiseko euskal elkarteak dauden Basque Block ingurura, baina zalantzarik gabe komunikabideen atentzioa deitu zuen asteburuko izarretako bat pilota txapelketa izan zen.

San Inazio 2008 pala 4

 [Jason Crawforth Boiseko San Inazio Festivaleko partida batean pilotari emateko unean (argazkia IdahoStatesman)]

Aurten, lehenengo aldiz, txapelketa Euskal Etxetik jarraitu ahal izan dute ikusleek, Xanti Alcelay teknikariak instalatutako telebista zirkuitu itxi bati esker. Partehartzaileen artean, Euskal Herritik eta San Frantziskotik etorritako jokalariak, Idahoko pilotariekin nor baino nor gehiago lehian. IdahoStatesman egunkariak txapelketari buruzko argazki sorta ederra argitaratu du. Egunkariaren esanetan pala 'indar gordina eta bizkortasun fina' eskatzen duen jokoa da.

Egunkari boisetarrak bildutako argazkien bilduma ikusi nahi duenak, aski du hemen klik egitea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia