euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketek ate ireki eguna izango dute datorren astelehenean

2013/09/26

Datorren astelehenean, irailaren 30ean, egingo du Boiseko BSU unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak ate ireki eguna
Datorren astelehenean, irailaren 30ean, egingo du Boiseko BSU unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak ate ireki eguna

PUBLIZITATEA

Boiseko Estatu Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketek euren izaera eta ekimenen berri emateko ate ireki eguna antolatu dute datorren astelehenerako, irailaren 30ean, partaide diren Munduko Hizkuntzen eta Historiako departamentuak lagun. Ekitaldiak Euskal Herritik biran etorritako Kalakan hirukotearen partaidetza izango du, 'Boise River Mural' delakoa estreinatuko dute, eta baita bulego berriak ere unibertsitateko alde zentralean.

Boise, Estatu Batuak. Boise State University-ko Euskal Ikasketen sailak (Basque Studies at the BSU), unibertsitatean partaide dituen Munduko Hizkuntzen eta Historiako departamentuak lagun, gonbidapena zabaldu die interesa izan dezaketen guztiei BSUren kanpusean antolatu duen ate ireki egunean parte har dezaten. John Ysursa doktoreak, Euskal Ikasketen zuzendariak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Berri emate eta gauzak azaltzearekin batera egitarauak Euskal Herritik Estatu Batuetara biran etorritako Kalakan hirukotearen partaidetza izango du, musika partean, eta ekarpen artistikoak ere eskainiko ditu, Euskal Ikasketen bulego berrietan barrena bisita gidatuak ere egingo direlarik.

Ekitaldiak goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batera garatuko dira gehienbat eta Euskal Herri Iparraldetik etorrita Idaho, Oregon, Nevada, Kalifornia eta New Yorken bira egiten ari den Kalakan taldearen aire zabaleko kontzertu batek emango die hasiera. Ondoren Basque minor delakoak eskaintzen dituen aukerak azalduko dira eta Karen Wood artistak eginiko Boise River Mural delakoa desestaliko da.

-Informazio gehiago euren webgunean

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia