euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Basque Studies Program-ek Boga aldizkariaren bigarren alea argitaratu eta literatur lehiaketa deitu du

2014/04/07

Boise State Unversity-k abian jarri duen literatur lehiaketaren afitxa
Boise State Unversity-k abian jarri duen literatur lehiaketaren afitxa

PUBLIZITATEA

Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak udaberrian burutuko diren zenbait ekimen eta deialdiei buruzko informazioa zabaldu du. Batetik, sarean eskuragarri dela dagoeneko Boga aldizkariaren bigarren alea eta, bidenabar, baita datorren alerako artikuluak bidaltzeko epea irekitzen dela ere. Bestetik, Euskal Literatur Lehiaketa jarri du abian Programak: lanek euskal gaia izan behar dute eta ingelesez idatziak izango dira. Garaileak 500 dolarreko saria eta lana argitaratzea irabaziko du.

Boise, AEB. Udaberria euskal ekimenez gainezka etorri da Boiseko Estatu Unibertsitatera, Basque Studies Program sailari esker. Programak jakinarazi duenez, kalean da Boga (Basque Studies Consortium Journal) aldizkariaren bigarren alea. Sarea ere eskuragarri da, hemen.

Horrez gain, aldizkariak gonbitea luzatu die bertan lanen bat argitaratu nahi duten ikerlari eta adituei. Datorren alerako gai proposamentak bidaltzen has daitezke, beraz. Uztailaren 1a bitartean bidal daitezke lan horiek.

Literatur lehiaketa

Bestalde, Basque Studies Program-ek literatur lehiaketa deitu du: 2014 Basque Literary Writing Contest delakoa. Lehiaketa honetara euskal gaia duten testuak aurkeztu behar dira, ez -akademikoak, ingelesez idatziak eta 15.000-100.000 hitz bitartekoak. Irabazleek diru-sariak lortuko dituzte eta lanak argitaratzeko aukera izango dute. Garaileak 500 dolar jasoko ditu. Informazio gehiago, hemen.

Amaitzeko, jarraian hil honetan zehar euskal programak antolatuta Boise egingo diren zenbait ekitaldi:

-apirilaren 8a: Mark Kurlanskyren bideokonferentzia euskal historiari buruz, 9:00-10:15, ED109 gelan.

-apirilaren 10a: "Camino de Santiago" hitzaldia, Kurt Koontz hizlari Basque Block-eko Cultural Center-en (17:30).

-apirilaren 17a: euskal dantzak.

-apirilaren 24a: "Eyewitness to Terror: Gernika Bombing" gaiari buruzko mahaingurua.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia