euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise bere urteroko San Inazio festak ari da bizitzen asteburu honetan, uztailaren 29, 30 eta 31ean (bideoak)

2011/07/31

KTVB, Zazpigarren kanalak Boiseko 'Basque Block'era bidalitako kazetaria, bertan egiten ari ziren pilota partiden berri ematen.
KTVB, Zazpigarren kanalak Boiseko 'Basque Block'era bidalitako kazetaria, bertan egiten ari ziren pilota partiden berri ematen.

PUBLIZITATEA

Idahoko estatuko Boise hiriburua, Estatu Batuetan, bere euskal jaiak ari da ospatzen asteburu honetan, urtero San Inaziori eskainiak, aurten San Balendin Berriotxoari lekua egin bazaio ere. Urteroko jaiak dira, uztailaren 31aren inguruan dira egiten, nahiz eta bost urtean behin jaiok bapatean hazi eta Jaialdi festa erraldoia bilakatzen diren. Euskaldunen festak, ordea, festa irekiak dira eta nahi duen orok har dezake parte. Izan ere, boisetar ez-euskaldun askok hala egiten dute. Euskal jaiak, bestaldem bere isla dauka bertako prentsa idatzian, irratietan eta telebistetan. Artikulu honetara, Boiseko telebista kate pare batean izaten ari diren isla ekarri nahi izan dugu.

Boise, ID, Estatu Batuak. Boisen asteburu honetan, uztailaren 29, 30, 31ean ospatzen ari diren San Inazioko euskal festen berri izan nahi duenak, bertako telebistek emandako eta hona ekarri ditugun erreportaje hauen bidez segi dezake. Pilota partidak, musika, euskal dantzak, berbenak, euskal motako janari eta edariak, euskal meza, San Inazio eta Berriotxoako San Balendin ohoratzeko ekitaldiak, dantzarien prozesioa Boiseko Saint John katedraleraino, euskal erritmo zahar eta modernoak eta kale animazioa... horiek dira Boiseko euskal festetako osagaietako batzuk.

Lehenengo bideoa KTVB telebista kateari dagokio eta festak doi-doi hastekotan zirela izan da egina. Bigarrena ere kate berari dagokio. Boiseko Anduiza frontoiean egindako pala txapelketari dagokio.

[Barka bideo bakoitzaren hasieran dagoen publizitate laburra]

Hirugarren bideoa, berriz, NWCN telebistari dagokio eta larunbat arratsaldekoa da (gu hau larunbatez ari gara idazten, Euskal Herrian dagoeneko igandeko ordu txikiak direnean). Boiseko NWCN telebista kateak Boiseko euskal festei buruz emandako bideoa da.

'Boiseko Gazteak' gaztetxoen taldea hartzen dute aintzakotzat, eta interesgarria da. Albistea idatzita segitu nahi dutenek, ingelesez, euren webgunean, hemen irakur dezakete.

-Boiseko Euskal Etxearen webgunea: www.basquecenter.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia