euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko lorategiak ikusgai egon dira Kolonbiako Medellinen, Urban Garden erakusketaren barnean

2010/09/28

Bilboko lorategiak Atanasio Girardot Kirol Gunean ikusgai (argazkia AntioquiaEE)
Bilboko lorategiak Atanasio Girardot Kirol Gunean ikusgai (argazkia AntioquiaEE)

PUBLIZITATEA

Bilbo eta Medellin hirien arteko sen¡detzeak sendo dirau eta bukatu berria den udan Bilboko hamabost lorategi ikusgai egon dira Medellingo 'Urban Garden' izeneko erakusketan. Medellindik New Yorkera doa erakusketa, hastear dagoen urri honetan inauguratzeko. Antioquiako Euskal Etxeko John Alejandro Ricaurte eta Leidy Catalina Fernández kideek dakarte erakusketaren berri.

Medellin, Kolonbia. 2007ko udaberrian Bilboko Nazioarteko Lorategi Lehiaketa egin zenez geroztik hiriko parke, lorategiak eta paisajismoa munduan zehar famatu dira. Bi urtetan behin lehiaketa honek nazioarteko arkitektoak, artista plastikoak eta diseinatzaileak ekartzen ditu hirira eta euren lanarekin Bilboko lorategiak kolore eta natura erakustoki bihurtzen dituzte.

Oraingoan, Medellingo biztanleek ez dute lorategiok ikusteko Bilbora mugitu behar izan. Izan ere Medellingo herritarrek ikuskizun horretaz etxean gozatu ahal izan dute, Bilboko hamabost lorategi ekarri baituzte azkeneko uztail-abuztuan Kolonbiako Antioquia departamenduko hiri honetara.

Bilbao 700 Fundazioa eta Sociedad Estatal para la Acción Cultural (SEACEX) erakundeak izan dira erakusketa posible egin dutenak eta ekimenaren barnean Medellin bisitatu dute fundazioko zuzendari Begoña Salinas-ek, eta Bilboko Udaletxeko Obra eta Zerbitzuen zinegotzi José Luis Sabas-ek. Erakusketa Atanasio Girardot Kirol Gunean kokatu zen eta Medellindik New Yorkera lehenik --bertan urrian zabaltzeko planez-- eta Ameriketako beste hiri batzuetara eramango dute.

medellin lorategiak bilbao

[Urban Gardenen ikusgai egon ziren Bilboko hamabost lorategi (argazkia AntioquiaEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia