euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskadi, gure arbasoen lurra' arte erakusketa estreinatuko dute bihar Txileko Viña del Mar-en

2012/07/03

Euskadi 'La Tierra de Nuestros Ancestros-Gure Arbasoen Lurra' Wulff Gazteluan ikus daiteke Viña del Mar-en
Euskadi 'La Tierra de Nuestros Ancestros-Gure Arbasoen Lurra' Wulff Gazteluan ikus daiteke Viña del Mar-en

PUBLIZITATEA

Viña del Mar-ko Udalaren, bertako Ondare Unitatearen eta herriko Eusko Etxea elkartearen eskutik bihar zabalduko da Bosgarren Erregio txiletarreko hiri honetan 'Euskadi, la tierra de nuestros antepasados-Gure arbasoen lurra' erakusketa, euskal jatorriko zortzi artista txiletarren margo eta zizelketa lanak biltzen dituen erakusketa, gai amankomuna Euskal Herriarekiko oroitzapena edo irudi gogoan gordea daukatela, obra hauetara gauzatua. Viña del Mar-ko Wulff Gazteluan izango da zabalik uztailaren 4tik 22ra.

Viña del Mar, Txile. “La Tierra de Nuestros Ancestros-Gure Arbasoen Lurra” (sic) du izena uztailaren 4etik 22ra bitartean Viña del Mar-ko (Valparaiso-Txile) hiri honetako Wulff Gazteluaren aretoetan gozagai egon den erakusketak.

Txileko euskal jatorriko artista talde baten margo- eta zizelketa-lanak dira erakusgai ipiniko direnak, guztien bilgarri artistek Euskal Herriaz jaso duten edo eurak egin edo asmatu duten irudia edo gogoramena, etxetik jasoa edo kulturalki Txiletik eraikia edo arbasoen herrialdea bera bisitatuz sortu edo osatua, kasuan kasu, islatzen direlarik beraz elementu tradizionalak edota berriagoak, Euskal Herriko identifikagarri, tartean mendi berdeak, herri eta baserriak, baselizak, zelaiak eta itsasoa, eta gogoa, oroitzapena eta ikasitakoa, erroak eta tradizioak osagai dituen eremu eta emaitzak.

Orotara, aurtengo erakustaldian --aurretik ere palzaratu izan da Viña-Valparaison ekimen hau-- zazpi emakume eta gizaseme baten lanak aurkezten dira. Eurak dira, Nelly Aorostizaga Calderón, Ana María Canala-Echevarría Fuentes, Ximena Baraona Lafuente, Beatriz Cruzat Rioseco, Lucy Lafuente Indo, Laura Rojas Zubieta, María Luisa Sáinz Aguirrezabal eta Juan Salazar Ruiz.

Euskadi, “La Tierra de Nuestros Ancestros-Gure Arbasoen Lurra” erakusketa Viña del Mar-ko Udalak eta bertako Ondare Unitateak, Viña-Valparaisoko Eusko Etxearekin batera ipini da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldia asteazken honetan, uztailaren 4ean, egingo da Viña del Mar-ko Wulff Gazteluan, arratsaldeko zazpietan, eta zabalik segituko du uztailaren 22a bitartean, asteartetik igandera, 10:00etatik 13:30etara; eta 15:00etatik 17:30etara, Avenida Marina 37 helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia