euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bigarren Mendeurreneko Euskal Aste Nazionalaren 2010 logo lehiaketa deitu du Mar del Platako Denak Bat-ek

2010/04/08

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 65. urteurreneko afixa, 2008an
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 65. urteurreneko afixa, 2008an

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak, 2010ko --eta beraz Argentinaren Bigarren Mendeurreneko-- Euskal Aste Nazionalaren antolatzaile legez, zabaldu berria du euskal-argentinar elkarretaratze nagusi horren iragarle eta identifikatzaile izango den logoa erabakitzeko lehiaketa, Argentinan egoitza duten 18 urtetik goragoko pertsona zein taldeei zuzendua. Aurretik argitaratugabeko lanek 9 x 6 zentimetroko neurriak izan beharko dituzte eta '2010: Semana Nacional Vasca del Bicentenario en Mar del Plata' gaztelaniazko esaldia baitaratu beharko dute. Egokiak izan beharko dute paperean inprimatzeko, baita arropetan zein edozein publizitate materialetan. Originalak entregatzeko epea Maiatzaren 15a da. Hautatzen den diseinuak 200 euroko saria jasoko du.

Mar del Plata, Argentina. Mar del Platako jatorriko oinarriak hitzez hitz gaztelaniazko atalean topatzen ahal badira ere, funtsean eta egokiro laburbilduta lehiaketak honako arau eta baldintzak finkatzen ditu:

-Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, baldin eta egoitza Argentinan ezarria badu eta 18 urtetik gorakoa bada. Lanak pertsona bakarrek edo taldeek aurkeztu ahal izango dituzte. Bakoitzak hiru lan aurkeztu bahal izango ditu gehienez.

-Euskal Etxe antolatzaileko langileek, epaimahaikoek eta euren faniliakoek ezin izango dute parte hartu.

-Parte hartzea libre da eta ez da partaidetza eskubiderik ordaindu behar.

-Diseinua aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalaren logo identifikagarri izango da eta honi loturik banatuo diren paper, arropa eta publizitate materialetan ezarriko da, beraz horretarako egokiera izan behar du. Jatorrikoa eta argitaragabea beharko du izan eta euskal kultura eta nortasunaren adierazgarri izango da, Argentinak bere Bigarren Mendeurrena betetzen duen urte honetan. Diseinuak honako gaztelaniazko esaldia baitaratu beharko du: “2010: Semana Nacional Vasca del Bicentenario en Mar del Plata”. Ez dira markal agertzen dituzten lanak edo publizitate gisa uler daitezkeenak onartuko.

-Lanek ezin izango dute argazkirik bildu, eta edozein bitartekoz --eskuz zein digitalki-- eginak aurkeztu ahal izango dira. Erresoluzio edo bereizmen handiz inprimatu ahal izango dira.

-Tamaina: 9 x 6 zentrimetrokoak. Lau kolore erabili ahal izango dira gehienik eta kolore bakarrean argitaratzeko modua ere izango dute. Gutunazal itxi batera CD-Rom bat bildu beharko da, honako formatoetan: Photoshop *.psd (geruzetan) 300 dpi bere neurrian; Adobe Illustrator edo CorelDraw, bere neurrian, irudiak *.psd edo *.tiff, 300 dpi, hala badagokio.

-Obrak euskarri irmo batean muntatuak, eta aurrean identifikagarririk gabe aurkeztuko dira. Kartoi bakoitzaren alboan Lehiaketaren izena, Obraren izena eta aurkezlearen izengoitia ipiniko dira.

-Beste gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengotia adieraziko da, eta barnean izen-deiturak, helbidea, nortasun agiri zenbakia, telefonoa eta emaila.

-Antolatzaileak lanak ahal eta egokien tratatzen saiatuko dira, baina ez dute erantzukizunik bereganatuko kalte edo hondatzerik gertatzen bada. Saritu ez diren lanak 2010eko azarotik aurrera jaso ahal izango dira, hiru hilabeteko epean.

-Saria 200 eurokoa izango da eta Euskal Aste Nazionalaren baitan entregatuko da. Epaimahaia euskal elkarte antolatzaileko honako kideek osatuko dute: Jorge Iriberri, Nerea Balzola Aguilera, Iñaki Churruca, Amaia Vicente eta José Martín Azarlozak. Lan saritua nahi duen eran erabiliko dute antolatzaileek, beti ere egilearen izena aipatuz.

-Kronograma: Lanak Maiatzaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori ere barne, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen idazkaritzan, Moreno 3440 helbidean. Epaia Maiatzaren 22an landuko da, eta 2010eko ekainean zehar adieraziko. Obrak 2010eko azaroan zehar itzuliko dira, eta sariak Euskal Aste Nazionalean zehar banatuko.

-Autoreak, euren lanei buruz jatorri, antzekotasun zein bestelako arrazoiengatik sor litezkeen erantzule izango dira.

-Egileak ekoizpena egin ahal izateko jatorriko lana entregatuko du. Erabiltzeko eskubideak antolatzaileen eku geratzen dira, egilearen izena onartuz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia