euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bidali zure ideia Euskararen Eguna internetez gauzatzeko eta irabazi 3.000 euro EI Gazte! sariarekin

2010/09/24

Iazko online kanpainako partehartzaile bat Euskararen Eguneko kamisetarekin (argazkia EI)
Iazko online kanpainako partehartzaile bat Euskararen Eguneko kamisetarekin (argazkia EI)

PUBLIZITATEA

Hirugarren urtez jarraian Eusko Ikaskuntzak 'EI Gazte!' lehiaketa jarri du abian, datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna internet bidez bultzatzeko ideia onena aukeratzeko. Saria 3.000 eurokoa izango da eta horietatik 1.500 ekimena burutzeko erabili beharko dira. Ideiak aurkezteko epea berehala itxiko da, datorren asteko ostegunean, irailak 30.

Donostia-San Sebastián. Euskararen Nazioarteko Egunak (ENE) euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzea du helburu eta Eusko Ikaskuntzak (EI) 1949an sortu zuenetik oihartzun handia izan du Diasporan. Egun teknologia berriei esker munduko euskaldunek ospakizunetan aktiboki parte hartzeko aukera gehiago dituzte eta parte hartze hori bultzatzeko Eusko Ikaskuntzak 'EI Gazte!' sariaren deialdi berri bat egin du. 

Sari honekin elkarteak gazteek Euskararen Eguna internet bidez bultzatzeko bidaltzen duten proposamenik onena aukeratuko du. Lehiaketan 18 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, Euskal Herritik zein Diasporatik. Betebehar bakarra Eusko Ikaskuntzako kide izatea da (kide ez direnek lehiaketara aurkeztearekin batera egin daitezke bazkide, inprimaki hau betez).

Aurkezten diren proposamenak sorkuntza originalak izan behar dute. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30ean --datorren asteko ostegunean-- itxiko da. Lehiaketaren oinarriak eta proposamenak bidaltzeko inprimakiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia