euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Betagarriren disko berria entzuten lehena izan nahi duzu? Ikus kontzertua zuzenean www.xurme.com-en

2012/12/14

Onlive plataformaren bitartez kontzertu bat iksuten zuzenean Euskal Herriko taberna batean
Onlive plataformaren bitartez kontzertu bat iksuten zuzenean Euskal Herriko taberna batean

PUBLIZITATEA

Munduko edozein bazterretik Euskal Herriko musikaz eta kontzertuetaz gozatu nahi baduzu, aukera duzu orain www.xurme.com plataformari esker. Webgune honen bitartez euskal taldeen kontzertuak zuzenean ikusi ahalko dira, streaming sisteman. "OnLive" deitu diote musikaz gozatzeko modu berri honi eta gaur bertan estreinatuko da, gaueko hamarretan, Betagarri taldearen disko berriaren aurkezpenarekin (Euskal Herriko ordua). Kontzertua ikusteko nahikoa da ordenagailua izatea; baina horretaz gain, plataformak munduko taberna, kultur-etxe eta euskal etxeei saioa pantaila handian emateko gonbitea ere egiten die. Bartzelonako euskal etxean, adibidez, gertu dute dena jada!

Donostia-San Sebastian. Gaur gaueko 22:00tan www.xurme.com plataformaren bitartez, Betagarri taldeak bere disko berria, "Zorion Argiak", aurkeztuko dio zuzenean munduari. Aurkezpen kontzertu berezia izango da, Betagarrik entsegu lokalean joko baitu, eta mundu osoan ikusi ahalko da Xurme.com-en "Onlive" proiektuari esker.

Kontzertua zuzenean ikusiko da pantaila erraldoietan Bilbo, Donostia eta Gasteizko zenbait tabernatan, eta baita ere Bartzelonako Euskal Etxean, www.xurme.com webgunearen bitartez. Izan ere horixe da ekimenak proposatzen duen beste aukera: kontzertuak etxeko ordenagailuan lasai lasai ikusi edo jendartean gozatu, taberna, euskal etxe edo areto batean, internet bidez. Smartphone mugikorretan eta tablet-etan ere jarraitu ahalko da emanaldia.

Txioak zuzenean

Kontzertua interaktiboa izango da eta ikusleek taldearekin hitz egin ahalko dute Twitter bitartez. Horretarako @xurme erabiltzaileari bidali behar zaizkio txioak, eta antolakuntzak zuzenean argitaratuko ditu. Betagarri taldearen blogetik, webgunetik eta Facebook orritik ere sartu ahalko da zuzeneko kontzertua ikustera.

Musikaz gozatzeko era berri bat: mundu osoko euskaldunen parte hartzea izan dezakeen "OnLive" kontzertu honekin!

Kontzertua ikusteko jo www.xurme.com webgunera.

Ikusten ari al zara? Nondik? Bidali txioa @xurme-ra!

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bidali e-maila hona.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia