euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertako Ikastola laguntzeko egun berezia hautatu du Boiseko jatetxe batek datorren astelehena

2014/06/13

Idahoko Boise hiriburu erdigunean, Basque Block delakoan dagoen Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (argazkia EuskalKultura.com)
Idahoko Boise hiriburu erdigunean, Basque Block delakoan dagoen Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (AEBetako Idahon) arratsaldeko 5etatik 9etara bitartean jatetxean egindako diruaren portzentaje bat emanaz. Patty Miller Boiseko Euskal Museoko arduradunak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “proiektu berezietarako” erabiliko du Ikastolak jasotako dirua. Miller-ek gonbitea luzatu nahi die astelehenean Boisen egongo diren euskaldun eta euskaltzaleei, ongi badatorkie, aipatu jatetxetik pasa daitezen, ekimena lagungarri baitzaio Ikastolari.

Boise, AEB. Bardenay jatetxea Boiseko Basque Block-en dago kokatua eta 2012. urtetik hona Boiseko Ikastolak urtean behin jaso du dirua Bardenayk antolatutako programa honen bitartez. 

“Asko lagundu digute”, argitu du Millerrek. “Eta jasotako dirua hezkuntzan, erakusketetan eta ekipamenduan inbertitu izan dugu”, adierazi dio buletin honi (gogoan hartu behar da Boiseko Ikastola, Boiseko Euskal Museoaren aterpean sortutako ekimena dela).

Kayle Marler, jatetxeko ugazabetariko batek, webgune honi aitortu legezadierazi digunez, “ekitaldi honek jatetxeko ohiko bezeroak eta museoko lagunak batuko ditu. Eta gauza positiboa da hori denontzat, ikusgarritasuna ematen digulako”, gehitu du Marlerrek. 

“Azken hamabost urteetan oso ongi moldatu izan gara elkarrekin eta horregatik nahi izan diegu Ikastolarekin lagundu, jakin badakigulako museoaren proiektu garrantzitsuena dela”.

-Bardenay restaurant & distillery: www.bardenay.com
-Boiseko Ikastola: www.boisekoikastola.org
-Boise Basque Museum: http://basquemuseum.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia